Julian Schnabel Photo by Louise Kugelberg, 2016

Schnabel, Julian

Brooklyn, New York, 1951

Julian Schnabel | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

51

Urriaren 26an jaio zen Brooklyn-en (New York).

65

Familia Brownsville-ra (Texas) joan zen.

69

Texasko University of Houston-en hasi zen ikasten eta lau urteren buruan Arte Ederretako lizentzia lortu zuen.

73

New Yorkera lekualdatu zen Whitney Museum of American Art-en Independent Study Program-en onartua izan ondoren. Joel Shapiro, Sigmar Polke eta Blinky Palermo ezagutu zituen.

76

Bakarkako lehen erakusketa egin zuen Houston-eko (Texas) Contemporary Arts Museum-en.

78

Düsseldorf-eko Galerie Dezember-en jarri zituen bere lanak erakusgai. Bere lehen «plate paintings»ak egin zituen eta zatiketa-metodoa erabiltzen hasi zen.

79

New Yorkeko Mary Boone Gallery-n erakutsi zituen lanak.

80

Zuricheko Galerie Bruno Bischofberger-en eta Basileako Kunsthalle Basel-en egin zituen erakusketak. Veneziako XXXIX Biennale di Venezia-n parte hartu zuen.

81

Aldi berean Mary Boone Gallery-n eta Leo Castelli Gallery-n jarri zituen bere lanak erakusgai; bi aretoak New Yorkeko eraikin berean zeuden kokatuak. Haren lana A New Spirit in Painting erakusketan jarri zuten erakusgai Londresko Royal Academy of Arts-en. Whitney Museum of American Art-ek (New York) antolatutako Whitney Biennial-en parte hartu zuen. Aurkitutako objektuak pinturetan txertatzen hasi zen.

82

Veneziako XL Biennale di Venezia-n parte hartu zuen. Brontzezko lehen eskulturak sortu zituen. Haren lanaren zati bat Amsterdameko Stedelijk Museum-en jarri zen erakusgai eta ondoren, Londresko Tate Gallery-n. Haren lanetako batzuk Düsseldorf-eko Kunsthalle Düsseldorf-en eginiko New York Now erakusketan eta Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíaren Palacio de Velázquezen eginiko New Tendencies in New York erakusketan sartu zituzten.

83

Madrilen eta Bartzelonan egin zituen erakusketak. Ordutik aurrera Espainian erakusketak maiz egiten hasi zen.

85

Mexikon pintura-sail bat egin zuen olana iragazgaitzaren gainean.

86

Municheko Städtische Galerie im Lenbachhaus-en Joseph Beuys-en omenez eginiko Beuys zu Ehren erakusketan parte hartu zuen Grab für Joseph Beuys lanarekin. Haren lanaren erakusketa bat Japoniako hainbat museotan izan zen. Londresko Whitechapel Art Gallery-k haren pinturaren atzera begirako erakusketa antolatu zuen eta hurrengo bi urteetan, Parisko Musée national d’art moderne, Centre Georges Pompidou-n, Düsseldorf-eko Kunsthalle Düsseldorf-en, New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en, Kaliforniako San Francisco Museum of Modern Art-en eta Houston-eko (Texas) Museum of Fine Arts-en izan zen erakusgai.

88

The Recognitions saila jarri zuen erakusgai Sevillako Convento del Carmen-Cuartel del Carmenen aurrietan. Ondoren, erakusketa Basileako Kunsthalle Basel-era eraman zuten.

89

Basileako Museum für Gegenwartskunst-ek artistaren paper gaineko lanen atzera begirako handia antolatu zuen eta ondoren, Nîmes-eko (Frantzia), Municheko, Bruselako, Edinburgoko eta Chicagoko (Illinois) museoetan egon zen erakusgai. Azken lanak Bordeleko (Frantzia) CAPC – Musée d’art contemporain de Bordeaux-en jarri zituen erakusgai eta pinturak, eskulturak eta marrazkiak Prato-ko (Italia) Museo d’Arte Contemporanea-n.

90

Ia horma-irudi izan zitezkeen pinturen saila (670 x 670 cm) instalatu zuen Carré d’Art – Musée d’Art Contemporain-en (Nîmes, Frantzia). Erakusketa bat egin zuen aire zabalean St. Moritz mendi-tontorrean (Suitza) brontzezko eskulturak jarriz.

91

Olatz López Garmendiari eskainitako sailarekin hasi zen.

92

Argazkiak sartzen hasi zen paper gaineko lanetan.

94

Bi atzera begirako erakusketa egin ziren Mexikon, Museo de Monterreyn eta Museo Rufino Tamayon (Mexiko Hiria).

95

Fundació Joan Mirón (Bartzelona) egin zuen erakusketa.

96

Basquiat filma estreinatu zen, Schnabelek idatzia eta zuzendua, Jean-Michel Basquiaten bizitzari buruz. Boloniako Galleria d’Arte Moderna-k atzera begirakoa egin zion.

97

Guggenheim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan haren lanak erakutsi ziren. Veneziako XLVII Biennale di Venezia-n parte hartu zuen.

99

Haren lana Guggenheim Bilbao Museoaren Nazioarteko korronteak gaur egungo artean erakusketan izan zen ikusgai.

00

Bigarren filma egin zuen, Antes de que anochezca, Reinaldo Arenas idazle kubatarrari buruz. Johnny Depp eta Javier Bardem protagonista zituela, filmak Veneziako Zinemaldiaren Epaimahaiaren saria lortu zuen.

01

Los Angeles County Museum of Art-en (Los Angeles, Kalifornia) egin zuen erakusketa.

02

Düsseldorf-eko Kunstsammlung Nordrhein-Westfalen-en egin zuen erakusketa.

03

New Yorkeko PaceWildestein galeriaren New Indian Paintings and Selected Sculpture erakusketan parte hartu zuen. Harry N. Abrams argitaletxeak Julian Schnabel argitaratu zuen.

04

Haren pinturaren atzera begirako erakusketa inauguratu zuten Frankfurteko Schirn Kunsthalle-n eta ondoren, Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíaren Palacio de Velázquezen eta Napoliko Mostra d’Oltremare-n jarri zuten erakusgai.

06

Zuzendari gisa hirugarren filma egin zuen: Le scaphandre et le papillon (Eskafandra eta tximeleta) ekoizpen frantsesa Jean-Dominique Bauby-ren eleberri homonimoari buruz.

07

Cannes-eko Zinemaldian Zuzendari onenari saria jaso zuen Le scaphandre et le papillon (Eskafandra eta tximeleta) filmagatik. Gucci taldeak Gucci Group sarirako izendatu zuen Veneziako 64. Zinemaldian. Haren lanak Txinan jarri ziren erakusgai, Beijingo Beijing World Art Museum-en eta Hong Kong-eko 10 Chancery Lane Gallery-n, eta Italian, Erromako Palazzo Venezia-n eta Milango Palazzo Reale-n. Donostiako Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak Summer: Julian Schnabel erakusketa eskaini zion.

08

Zuzendari onenari Urrezko globoa eman zioten Le scaphandre et le papillon (Eskafandra eta tximeleta) filmagatik eta Oscarretarako lau izendapen lortu zituen filmak. Helsinkiko Museum of Contemporary Art Kiasma-n eta Shanghaiko (Txina) Zendai Museum of Modern Art-en erakusketak egin zituen. Haren lanak Londresko Tate Modern-en izan ziren erakusgai UBS Openings: Paintings from the 1980s erakusketan.

09

Haren lana Budapest-eko Ludwig Múzeum-en New Acquisitions – Rarely Seen Works erakusketan sartu zen. Frist Center for the Visual Arts-en (Nashville, Tennessee) Paint Made Flesh erakusketan parte hartu zuen eta ondoren, Washingtoneko The Phillips Collection-en egon zen erakusketa.

10

Nikola Rukaj Gallery-k, Toronton, Kanadan, MIXED MEDIA WORKS ON PAPER & MASTER PRINTS erakusketa inauguratu zuen, eta Art Gallery of Ontario-k, Toronton, Julian Schnabel: Art and Film. Polaroid argazkiekin egindako lana jarri zuen ikusgai Forum Kultur und Wirtschaft-en, Düsseldorfen, eta Colnaghi galerian, Londresen; azken erakusketa hau leku hauetan ikusi ahal izan zen ondoren: Fotomuseum Den Haag, Haga; Centro Niemeyer, Avilés, eta diCHromA Photography, Madril. Miral filma aurkeztu zuen Veneziako Zinemaldian. Haren obra Collecting Biennials erakusketan egon zen ikusgai, Whitney Museum of American Art-en, New Yorken. Bi urteko lankidetza iragarri zuen Maybach enpresarekin; Maybach-ek, bere aldetik, artistak egindako Queequeg eskultura aurkeztu zuen, Art Basel-en, Miamin.

11

Julian Schnabel. Permanently Becoming and the Architecture of Seeing erakusketa garrantzitsua inauguratu zen Veneziako Correr museoan. Miral filma estreinatu zuen. Haren obra Modern Art galerian, Londresen, eta Kunsthalle Bielefeld-en, Bielefelden, Alemanian, egindako taldeerakusketetan ikusgai egon zen.

12

CFA Contemporary Fine Arts (Berlin) eta Guy Pieters Gallery (Knokke-Heist, Belgika) galerietan ikusi ahal izan zen haren obra.

13

Café Dolly, Picabia, Schnabel, Willumsen antolatu zen  J. F. Willumsen Museum-en (Frederikssund, Danimarka); gero, Museum of Art-era eraman zen (Fort Lauderdale, AEB).
Julian Schnabel inauguratu zen The Brant Foundation-en (Greenwich, AEB).

14

An Artist Has A Past (Puffy Clouds and Strong Cocktails), 13 Paintings Over The Last Decade banakako erakusketa inauguratu zen Dallas Contemporary museoan (AEB); Every Angel has a Dark Side, Dairy Art Centre zentroan (Londres); eta LA NIL – Pinturas 1988–2014, Museu de Arte de São Paulo, São Paulo.
Haren Espainia (Spain, 1986) eta Fakirrak (Fakires, 1993) obrak Gure garaiko artea. Guggenheim bildumetako maisulanak erakusketa kolektibo garrantzitsuan sartu ziren (Guggenheim Bilbao Museoa).
Halaber, hari buruzko erakusketak egin zituzten hainbat galeriek: Raquel Arnaud (São Paulo), eta Karma eta Gagosian Gallery (New York).

15

Parisko Almine Rech Gallery eta New Yorkeko Andrea Rosen Gallery galeriek haren obrari buruzko erakusketak antolatu zituzten.

16

Julian Schnabel Plate Paintings 1978–86 inauguratu zen Aspen Art Museum-en (Aspen, AEB).
Blum & Poe (Los Angeles) eta Vito Schnabel Gallery (St. Moritz, Suitza) galerietan eta Museum Ludwig museoan (Koblentza, Alemania) aurkeztu zituen bere lanak.

17

Paintings that I hope Philip and David would like erakusketa antolatu zen The Glass House eraikinean (New Canaan, AEB).
New Yorkeko Pace Gallery eta Almine Rech Gallery galerietan aurkeztu zituen bere lanak.

18

Van Gogh, At Eternity’s Gate filma estreinatu zen, Schnabelek zuzendua eta artista nederlandarraren bizitzako azken urteei buruzkoa.
Julian Schnabel: Aktion Paintings 1985–2017 antolatu zen ARoS Aarhus Kunstmuseum-en (Aarhus, Danimarka).
Orsay visto por Julian Schnabel inauguratu zenean, bere lana Parisko Musée d’Orsay museoan ikusgai jarri zuen lehenengo artista garaikidea bihurtu zen.
Bere lanak Pace Gallery-n (Londres) aurkeztu zituen, eta argazkien lagin bat Ostlicht Gallery-n (Viena).

19

Julian Schnabel erakusketa inauguratu zen Schloss Derneburg Museum-eko (Holle, Alemania) Hall Art Foundation-en.

Partekatu