Louise Bourgeois en 1975 con la escultura de látex Avenza (1968–69), que formó parte de Confrontación (Confrontation, 1978). Foto: Mark Setteducati © The Easton Foundation / VEGAP, Madrid
Bourgeois, Louise
Paris, 1911 | New York, 2010
19
11
Irailaren 25ean jaio zen Parisen.
23
Laguntzen hasi zen bere gurasoen tapizeria-tailerrean.
32
Baccalauréat-a (bigarren hezkuntzako ikasketak) bukatu zuen eta Sorbonan matrikulatu zen matematikak ikasteko. Hurrengo urteetan, Parisko hainbat arte-eskoletara joan zen, tartean direla École des Beaux- Arts, Académie de la Grande-Chaumière eta École du Louvre, eta hainbat artistaren estudioetan lan egin zuen: Roger Bissière, André Lhote eta Fernand Léger. Urte horretan, bidaia garrantzitsu bat egin zuen Sobiet Batasunera.
38
New Yorkera alde egin zuen arte-historiaren irakasle Robert Goldwater-ekin ezkondu ondoren eta Art Students League-n matrikulatu zen, bertan bere arte-ikasketak jarraitzeko.
41
Formatu handiko bere lehenengo eskulturak sortu zituen.
45
New Yorkeko Bertha Schaefer Gallery-n bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen. Documents France 1940-1944: Art-Literature-Press of the French Underground erakusketaren komisario-lanak egin zituen Norlyst Gallery-n, Marcel Duchamp-en lankidetzaz. Haren lana Whitney Annual, New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en egon zen ikusgai.
47
He disappeared into complete silence grabatu- eta testu-saila argitaratu zuen.
49
New Yorkeko Peridot Gallery-n bere lehenengo bakarkako eskultura-erakusketa egin zuen.
51
AEBko herritartasuna hartu zuen.
54
American Abstract Artists taldera bildu zen.
66
Lucy Lippard kritikari eta komisarioak Fischbach Gallery-ko Eccentric abstraction erakusketan sartu zuen haren lana (New York).
70
AEBko mugimendu feministan zuzenean inplikatu zen.
73
National Endowmnet for the Arts beka jaso zuen (Washington).
77
Arteko Honoris Causa doktore izendatu zuten Yale Univertsitatean.
81
American Academy of Arts and Sciences-eko kide aukeratu zuten (New York).
82
Bere lanaren lehenengo atzera begirako erakusketa handia egin zuen New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) eta, gero, AEBko beste museo batzuetara eraman zuten.
83
New Yorkeko American Academy of Arts and Letters-eko kide aukeratu zuten. Officier de l’Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuen Frantziako Kultura Ministerioak.
85
Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Frantzian, Galerie Maeght-Lelong-en: bere obraren atzera begirakoa 1947tik gaurdaino. Londresko Serpentine Gallery-n egon zen erakusgai. Eskulturako Skowhegan Domina jaso zuen.
88
Amsterdam-eko Museum Overholland-ek haren marrazkien atzera begirako zabala egin zuen. Cincinnati-ko Taft Museum of Art-ek Louise Bourgeois erakusketa antolatu zuen eta, gero, hainbat museotatik eraman zuten ibiltari, tartean Laguna Gloria Art Museum-a (Austin, Texas).
89
Frankfurter Kunstverein-ek (Frankfurt) atzera begirako erakusketa egin zuen eta, bertan, 160 lan bildu ziren; Europako askotariko museoetatik eraman zituzten gero, tartean Fundació Antoni Tàpies, Bartzelonan. College Art Association-ek Distinguished Artist Award for Lifetime Achievement saria eman zion. American Academy and Institute of Arts and Letters-ek Gold Medal domina eman zion.
90
Sculpture Center Award for Distinction in Sculpture 1990 jaso zuen, New Yorkeko Sculpture Centerek emanda.
91
Lifetime Achievement Award jaso zuen, International Sculpture Center-ek emanda (Washington). Grand Prix National de Sculpture eman zion Frantziako Kultura Ministerioak.
93
Ameriketako Estatu Batuak ordezkatu zituen XLV Biennale di Venezian (Venezia).
94
New Yorkeko Museum of Modern Art-ek (MoMA) paper gaineko lanen atzera begirako erakusketa egin zuen eta, gero, Europako beste museo batzuetara eraman zuten, tartean Bibliothèque Nationale (Paris). Louise Bourgeois: The Personages erakusketa inauguratu zen Saint Louis Art Museum-en (Saint Louis) eta, gero, AEBko beste museo batzuetara eraman zuten. NORD/LB Art Prize esleitu zioten.
95
Louise Bourgeois: Pensée Plumes erakusketa inauguratu zen Musée national d’art moderne, Centre Georges Pompidou-n, Paris.
97
Frantziako Gobernuaren mandatuz, Toi et moi pieza instalatu zen Parisko Bibliothèque Nationale-n. AEBko presidenteak National Medal of Arts eman zion.
98
New Yorkeko Whitney Museum of American Arten egon zen erakusgai (New York).
99
XLIII Biennale di Venezia, Urrezko Lehoia jaso zuen (Venezia) bere ibilbidearen aitortzan. Eskulturako Praemium Imperiale esleitu zioten, Japan Art Associationek emanda.
00
Tate Modern-ek areto berri bat inauguratu zuen (Turbine Hall) artistaren tamaina handiko instalazio bat zuela. Akademie der Bildenden Künste Wien-eko Ohorezko Kide izendatu zuten (Viena).
01
Guggenheim Bilbao Museoan egon zen erakusgai museoak tamaina handiko Maman, 1999 pieza erosi zuela eta: museoaren kanpoaldeetan instalatu zen. San Petersburgeko Hermitage Museum-ek haren lanen atzera begirako erakusketa egin zuen.
02
Kassel-eko (Alemania) Documenta 11n parte hartu zuen (Alemania). 2003 Wolf Foundation Prize in the Arts jaso zuen.
05
Kunsthalle Wien-en egon zen erakusgai (Viena).
06
La famille erakusketa inauguratu zen Kunsthalle Bielefeld-en (Bielefeld, Alemania).
07
Veneziako LII Biennale di Venezian parte hartu zuen, baita International Incheon Women Artist’s Biennal-en (Incheon, Hego Korea). Artistari buruzko atzera begirako erakustaldia inauguratu zen Tate Modern-en (Londres) eta, gero honetara bidaiatu zuen: Musée national d’art moderne, Centre Georges Pompidou (Paris), Solomon R. Guggenheim Museum (New York), Museum of Contemporary Art (MOCA, Los Angeles) eta The Hirshhorn Museum (Washington).
08
Louise Bourgeois per Capodimonte erakusketa egin zuen Museo Nazionale di Capodimont-en (Napoli) eta, bertan, Cells saileko bere bi lan berri egon ziren erakusgai, aurrez inoiz ez ikusiak. Zurich-eko Hauser & Wirth-ek Louise Bourgeois La Rivière Gentille erakusketa aurkeztu zuen. artistaren testuak eta irudiak tartekatzen dituzten paperezko 42 lan erakutsi ziren.
09
Hirshhorn Museum-en eta Sculpture Gardenen egon zen erakusgai (Washington), eta Austin Museum of Art-eko (AMOA) The Lining of Forgetting: Internal and External Memory in Art talde erakusketan (Austin, Texas) parte hartu zuen.
10
Veneziako Fondazione Emilio e Annabianca Vedova-n Louise Bourgeois The Fabric Works inauguratu zen, ehunez egindako obrak ikusgai jarriz, ondoren Londresko Hauser & Wirth-en eta New Yorkeko Cheim & Read-en ikusi ahal izan zena. Hainbat obra sortu zituen Tracey Emin artistarekin elkarlanean, New Yorkeko Carolina Nitsch galerian, Do Not Abandon Me erakusketan ikusgai jarri zirenak. 98 urte zituela hil zen New Yorken. Hil ondoren, Ottawako National Gallery of Canada-n erakusketa bat inauguratu zuen artistaren omenez.