Une honetan ikusgai (Kanpoaldea oinezkoentzako pasabidearen ondoan)

Ama

1999Brontzea, marmola eta altzairu herdoilgaitza
927 x 891 x 1023 cm

Ia zazpi hamarkadako ibilbidean, Louise Bourgeoisek artelan-corpus aberats eta betiere berritzaile bat sortu zuen; XX. mendeko abangoardiako mugimendu nagusietako batzuei lotu zitzaion, hala nola, Surrealismoari, Espresionismo Abstraktuari eta Postminimalismoari, baina bere ikuspegi sortzaileari heldu zion Bourgeoisek. Pinturak, marrazkiak, grabatuak eta performanceak egin zituen arren, eskulturengatik da ezaguna. Intimoak eta monumentalak dira, zurezkoak, brontzezkoak, latexezkoak, marmolezkoak eta ehunezkoak. Oso lan pertsonalak dira eta, maiz, haurtzaro mingarri bat aipatzen dute —aita desleiala eta ama amultsu baina egoeraren jakituna—, eta, aldi berean, izaera unibertsala daukate, aurre egiten baitiote gizakia izatearen erronka gazi-gezari. Ama (Maman) lanak 9 metroko altuera dauka ia eta Bourgeoisen eskultura anbiziotsuenetako bat da, eta armiarma inspirazio-iturri duen sail bati dagokio. Motiboa artistak 1940ko hamarkadan egindako marrazki batzuetan agertu zen lehenengo aldiz, eta toki erabakigarria bete zuen 1990eko hamarkadan. Armiarmak Bourgeoisek amari egindako omenaldiak dira, ama ehulea baitzuen, eta agerian uzten dute amatasunaren izaera bikoitza: ama babeslea eta harraparia da aldi berean. Armiarmak kapulua ontzeko eta bere harrapakina ehizatzeko erabiltzen du zeta; beraz, amatasunak sendotasuna eta ahuldadea hezurmamitzen ditu. Ama erraldoi hau zitalki agertzen da arku gotikoen itxura duten hanka batzuen gainean. Hanka horiek kaiola eta gotorleku dira aldi berean, armiarmak zilborrean erantsita daraman eta erortzeko zorian daudela ematen duten arrautzez betetako poltsa babesteko. Armiarmak ikara eta beldurra eragiten ditu, baina bere altuerak, hanka arin batzuen gainean bereziki orekatuak, zaurgarritasun ia hunkigarria transmititzen du.

Jatorrizko izenburua

Maman

Data

1999

Teknika / Materialak

Brontzea, marmola eta altzairu herdoilgaitza

Informazio gehiago

2001ean urtua Edizioa: 6 aletik 2. + AP

Neurriak

927 x 891 x 1023 cm

Kreditua

Guggenheim Bilbao Museoa

Ama

Ezagutu Louise Bourgeoisen unibertso kezkagarria. Haren obraerraietako sentipenez arduratzen da.

Bisita birtuala

Obra ezagutzeko bisita birtual bat egitera gonbidatzen zaitugu. Ibilbide honetan, erakusketako obra guztiak eta testu didaktikoak aurkitzen dira.
Sartu
Ama | Louise Bourgeois | Guggenheim Bilbao Museoa

Museoan

Ama | Louise Bourgeois | Guggenheim Bilbao Museoa
Ama | Louise Bourgeois | Guggenheim Bilbao Museoa
Ama | Louise Bourgeois | Guggenheim Bilbao Museoa
Ama | Louise Bourgeois | Guggenheim Bilbao Museoa
Ama | Louise Bourgeois | Guggenheim Bilbao Museoa

Ikuspuntuak

Louise Bourgeoisen Ama

Armiarmak behin eta berriro ageri dira Louise Bourgeoisen ibilbidean: bere amari egindako omenaldia dira, ehulea zen-eta. Leticia Dolera aktore eta zinemagilea eta Museoko arte-arduradun taldeko Marta Blàvia, Ama (Maman, 1999) eskultura erraldoiaren azpian babes hartuta, obraren esanahi sinbolikoaz arituko dira.