López, Maider

Donostia, 1975

Maider López | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

75

Martxoaren 22an jaio zen Donostian.

93

Arte Eder ikasketei ekin zien Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, Leioa) eta bertan lizentziatu zen pintura-espezialitatean 1998an.

97

Mojácar-eko VIII. Sorkuntza Artistikorako Beka eskuratu zuen (Almeria). Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Sala Gallartan (Gallarta, Bizkaia).

98

Fundación Marcelino Botín Arte Plastikoetako beka jaso zuen (Santander). Gallartako formatu txikiko Pintura saria eskuratu zuen (Bizkaia). Gure Artea 1998 sariketan parte hartu zuen.

99

Arte Ederren Master bat egin zuen Londresko Chelsea College of Art and Design-en. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Plastikoen beka eskuratu zuen. Gipuzkoako Artista Berrien XXXVIII. Lehiaketako Bigarren saria lortu zuen Donostian.

00

Artelekuk tailer-gune bat laga zion 2003 arte bere sorkuntza-proiektuak egin zitzan. Arkitekturako doktoretza-ikasketak egin zituen UPV/EHUn.

01

Juan de Otaola eta Perez de Saracho beka eskuratu zuen Basaurin (Bizkaia). DV galerian erakutsi zituen lanak Donostian Maider Lopez: 65 x 90 cm izenburupean. Gazteriaren Erakunde Nazionalak (Injuve) antolatutako XVII Muestra de arte joven erakustaldian parte hartu zuen Madrilen.

02

Caja Madrideko Obra Socialek antolatutako Generación 2002 proiektuaren beka eskuratu zuen. Bores & Mallo (Caceres) eta Arizko Dorretxea (Basauri, Bizkaia) galerietan egon zen erakusgai.

03

Gazteriaren Erakunde Nazionalaren (Injuveren) beka bat eskuratu zuen New Yorkeko Institute Studio and Curatorial Program-en (ISCP) prestakuntza jarrai zezan. Madrilgo La Casa Encendidan eta Max Estrella galerian egon zen eraskugai.

05

Maider López/Coches izenburupean, Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Museo-Zentroan erakutsi zituen bere lanak. LI Biennale di Veneziako Italiaren Pabilioian bere obra jarri zuten erakusgai (Italia).

06

Arte Plastikoen Collección CAMeko beka eskuratu zuen. Purificación García Argazki Lehiaketako Bigarren saria eskuratu zuen. Haren lanari buruzko bi erakusketa inauguratu ziren CaixaForumen (Bartzelona) eta Distrito 4 galerian (Madril). Estudio abierto diziplina anitzeko jaialdian parte hartu zuen Buenos Airesen eta Biennale Cuvéen (Linz, Austria). Naturaleza artificial: Arte español y naturaleza, 1968-2000 erakusketan egon zen ikusgai Segoviako Museo de Arte Contemporáneo Esteban Vicente.

07

ABC egunkariak esleitutako ABC de Pintura y Fotografía para Jóvenes Creadores VIII. saria irabazi zuen. Interbentzioak egin zituen Budapesten eta Madrilen. AdosAdos proiektua egin zuen Guggenheim Bilbao Museoan eta Chacun à son goût talde erakusketan parte hartu erakunde horretan.

08

SCAPE, Christchurcheko Biennial of Art in Public Spaces-en parte hartu zuen (Zelanda Berria). Haren lana Artium Arte Garaikideko Euskal Museo-Zentroko Agitar antes de usar (Gasteiz), La Tôlerie Contemporary Art Space-ko THE CROWD (0-INFINITY) Chapter 2 (controlchaos) (Clermont-Ferrand, Frantzia) eta Canadian Centre for Architecture-ko What You Can Do with the City (Montreal) talde erakusketan egon zen ikusgai.

09

Erakustaldia egin zuen Fondazione Volume!ko erakusketa-aretoan (Erroma). Sharjah Biennial 2009n parte hartu zuen (Sharjah, Arabiar Emirerri Batuak). Hainbat artistarekin batera erakutsi zituen lanak Zendai Museum of Modern Art-eko A Starting Point: Intrude Art & Life 366 Dynamics of Change and Growth erakusketan (Shanghai).

10

Hiru interbentzio egin zituen: Between you and I: Polder Cup, Witte de With, Roterdam; Eclats, Centre Pompidou-Metz, Metz, Frantzia, eta How do you live this place?, Deveron Arts, Huntly, Eskozia. Biennale Internationale Design 2010 bienalean parte hartu zuen, Saint-Étiennen, Frantzian.

11

Trees obra Art Across the City erakusketan aurkeztu zen, Locws International-en, Swansean, Galesen.
Entrada Libre. 1812_2012. Una mirada contemporánea ekintza egin zen Leónen, Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y León museoan (MUSAC). Kunsthall, Rotterdam, Herbehereak.

12

Ventanas obra garatu zuen New Yorkeko International Studio & Curatorial Program (ISCP) programan.
Gasteizko Montehermoso Kulturuneko Iragana gure artean erakusketan ikusi ahal izan zen haren obra.

13

Mountain esku-hartzea egin zuen gune publikoan, Lower Austria Contemporary plataforman (Grafenegg, Austria).
Istanbuleko 13. Bienalean hartu zuen parte (Mom, I am Barbarian?).
Individual Order erakusketa kolektiboan sartu zen haren obra, KARST galerian (Plymouth, Erresuma Batua).

14

Zenbait erakusketa kolektibotan eta jaialditan ikusi ahal izan zen haren obra; besteak beste, hauetan: Biblioteka eta jakintza, Koldo Mitxelena Kulturunea (Donostia); Open Studio, Tabacalera (Madril); Suturak // Cerca a lo próximo, San Telmo Museoa (Donostia); Play Time, Les Ateliers galeria (Rennes); Biennale d’art contemporain bienala (Rennes); Foreigners among Us, Beit HaGefen Gallery (Haifa, Israel); Survival Kit 6, Latvian Centre for Contemporary Art (Riga).

15

Tokialdatu/Desplazamiento/Displacement aurkeztu zen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.
Iturriak/Fuentes aurkeztu zuen Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburua zela-eta.
Hiru erakusketa kolektibo hauetan sartu zen haren obra: Are You Talking to Me?, Wilhelm-Hack-Museum (Ludwigshafen, Alemania); Cappadocia Struck (Kapadozia, Turkia); eta El público, Centro Federico García Lorca, Granada.

16

Desplazamiento esku-hartze espezifikoa egin zuen Museo de Arte Contemporáneo museoan (MARCO, Vigo).
1645 Tizas proiektua aurkeztu zuen Nave 16 / Matadero Madrid zentroan.
Zenbait erakusketa kolektibotan sartu zen haren obra; besteak beste, erakusketa hauetan: Bien Urbain 6 (Besançon, Frantzia); Agency of Living Organisms, Tabakalera, Donostia); Let Us Cultivate Our Garden (Kapadozia, Turkia); Onzijn, WOW galeria (Amsterdam); Maas Paradox: Cultural Resilience in Times of Climate Change, Bureau Europa museoan (Maastricht, Herbehereak).

17

Zoom In aurkeztu zuen Espacio Mínimo galerian, Madril.

18

Marcapáginas proiektua egin zuen Bilboko Consonni gune kultural independentearen HPC egoitza artistikoen programaren barruan.

Partekatu