Ez dago ikusgai

AdosAdos

2007

AdosAdos (2007) saila 16 argazkiz osatuta dago, eta Guggenheim Bilbao Museoaren Lagunentzat bereziki asmatutako ekintza bat jasotzen du, erakundearen Hamargarren Urteurrena ospatzeko. 2007ko urrian egin zen ekintza eta deialdian Museoa zabaltzera gonbidatu zituzten parte-hartzaileak, eraikinaren kanpoaldetik ikus zitekeen areto berri bat sortuz. Proiektu hau gauzatzeko euren buruak eskaini zituzten eraikitzaileen zeregina zen "titaniozko" plakei, hau da, titanioa imitatzen zuten piezei eustea; eraikina estaltzen duten xaflen formatu eta kolore berekoak ziren, eta artistak pentsatutako eskema espazial eta logistikoaren arabera berriro antolatu zituzten. Xafla horiek garraiatzean honakoa lortu zuten artistaren hitzetan: "Arkitektura mugikor bat, Lagunak iritsi artean existitzen ez zena; horma iragankor bat, une batez espazio bat eratzen baita, eta, ondoren, mugitzean direnean, desegin egiten da eta", dio artistak.

Jatorrizko izenburua

AdosAdos

Data

2007

Teknika / Materialak

Fujicolor paper profesionalean egindako 16 argazki

Informazio gehiago

1. eta 9. argazkiak: 150 x 150 cm 2., 4., 10., 11. eta 13. argazkiak: 67 x 100 cm 3. argazkia: 100 x 150 cm 5., 6. eta 8. argazkiak: 100 x 67 cm 7. argazkia: 50 x 70 cm 12. eta 14. argazkiak: 67 x 45 cm 15. argazkia: 125 x 168 cm 16. argazkia: 125 x 85 cm Edizioa: 5 aletik 1. + AP

Kreditua

Guggenheim Bilbao Museoa