Arregui, Manu

Santander, 1970

Manu Arregui | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

70

Apirilaren 8an jaio zen Santanderren.

93

Arte Ederretako Lizentziatura eskuratu zuen Ikus-entzunezkoen espezialitatean Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).

99

Haren lanek Fundación Bilbao Arte Fundazioaren Trans Sexual Express erakusketan tokia izan zuten (Bilbo); erakusketak Gijonera, A Coruñara eta Budapest-era bidaiatu zuen gero.

01

Artea eta Elektrizitatea erakusketan parte hartu zuen, Arteleku arte-zentroak ekoiztutako RDZ Fundazioaren proiektua (Donostia).

02

Fundación Marcelino Botínen Arte Plastikoetako beka jaso zuen (Santander). Sticky Bacon deitutako bere bakarkako lehenengo erakusketa inauguratu zuen Galería Espacio Mínimon (Madril), gero Oviedoko Galería Dastora ibiltari eramandakoa.

03

On my own aurkeztu zuen Fundación Bilbao Arte Fundazioan (Bilbo). Haren lanek L Biennale di Venezian kokatuta egindako Bad Boys erakusketan eta Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíako Monocanal erakustaldian tokia izan zuten; bigarrena ibiltari eraman zuten A Coruñara, Murtziara, Valladolidera, Donostiara, Gijonera eta Bartzelonara.

04

Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y Leóngo (MUSAC) Arquitectura efímera (Leon) eta Fundación Marcelino Botíneko Itinerarios (Santander) talde-erakusketetan partaide izan zen.

05

Sed de infinito inauguratu zuen Galería Espacio Mínimon (Madril). Haren lanek Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíako Sesiones animadas erakustaldian (Madril) tokia izan zuten; erakustaldia ibiltari eraman zuten gero Centro Atlántico de Arte Modernora (CAAM, Kanaria Handia).

06

Arte Plastikoen Altadis saria 2006 esleitu zioten. Obra Social Caja Madridek antolatutako Generación 2006 lehiaketan Ohorezko Aipamena lortu zuen. Talde erakusketa hauetan izan zen ikusgai: Dibujando el revés Montehermoso Kulturunean eta Catarsis Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan, biak ere Gasteizen.

07

Sed de infinito aurkeztu zuen Montehermoso Kulturunean (Gasteiz), eta Un impulso lírico del alma Espacio AVn (Murtzia). Haren lanak hainbat erakusketatan daude: Chacun à son goût Guggenheim Bilbao Museoan, Cuestión xeracional Centro Galego de Arte Contemporánean (CGAC, Santiago de Compostela), Existencias Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y Leónen (MUSAC, Leon), Todo cuanto amé formaba parte de ti Damascoko eta Dublingo Instituto Cervantesetan eta Beauty and Sadness Galeria Torreão Nascente da Cordoaria Nacionalen (Lisboa), gerora Industrie- und Handelskammer-era ibiltari eramandakoa (Frankfurt). Bienal Internacional del Deporte en el Arten (BIDA) parte hartu zuen Centro Cultural Antiguo Instituto Jovellanosen (Gijon), eta Festival delle Letterature Internazionale di Roman (Erroma). Haren lanak POR TIERRA / OVERLAND erakusketetan izan ziren Centro Cultural Mataderon, Periferias 2007an kokatuta (Huesca). Baluarteko Harresi Aretoko Planes futuros erakustaldian ere parte hartu zuen (Iruñea).

08

De bits a átomos tailerra eman zuen Fundación Bilbao Arte Fundazioan. Biennal d’Art Leandre Cristòfolen parte hartu zuen (Lleida). Haren lanak hainbat erakusketetan izan dira ikusgai: España 1957-2007: L’arte spagnola da Picasso, Miró, Dalí e Tàpies ai nostri giorni Palermon (Palazzo Sant’Elia, Italia), Geopolíticas de la animación (MARCO, Museo de Arte Contemporánea, Vigo), Atemporalidad. Colección Pecar (Museo de Bellas Artes de Santander) eta Otoimatge (Universidad Politécnica de Valencia).

09

Galería Espacio Mínimoko Objeto singularísimo (Madril) eta LA CONSERVERA Centro de Arte Contemporáneoko Streaming (Murtzia) bakarkako erakusketak inauguratu zituen. Kantabriako Gobernuaren Arte Plastikoen Lehiaketako sari bat esleitu zioten.

10

Erakusketa hauetan parte hartu zuen: Miradas singulares, voces plurales, Claustro de Exposiciones del Palacio Provincial-en, Cádizen; Estancias, Residencias, Presencias. Una construcción particular, Tenerife Espacio de las Artes-en (TEA), Santa Cruz Tenerifekoan, eta ARTIUM Bilduma. Ekintza errealetan oinarrituta, Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan, Gasteizen.

11

Con gesto afeminado bere obra aurkeztu zuen Espacio Contemporáneo Archivo de Toledo-n (ECAT), Toledon. Haren obra ikusgai egon zen Diez Años de Fotografía Española Contemporánea. Colección Fundación Coca-Cola erakusketan, Instituto Cervantes-en, São Paulon.

12

Honako erakusketa hauetan esku hartu zuen: Madrilgo Galería Espacio Mínimo-ko Diferencia y Acuerdo, Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoko Ipar Aretoko Atrakzioen muntaketa (Tirar del Hilo. Haritik tiraka. Artium Bilduma) eta Trayectorias. Diez años de video y fotografía en la colección Coca-Cola Badajozko MEIAC Museo Extremeño e Iberoamericano de Arte Contemporáneo-n.

13

Guggenheim Bilbao Museoko Aukeraketak IV erakusketan ikusgai dago haren lana.

14

Ensoñaciones animadas en la Colección MUSAC erakusketan hartu zuen parte, Montevideoko Centro Cultural de España zentroan.
(MEIAC) Sin quietud erakusketan sartu zen haren obra, Museo Extremeño e Iberoamericano de Arte Contemporáneo museoan (MEIAC, Badajoz).
Irabazle suertatu zen  Premios ARCOmadrid / BEEP de Arte Electrónico 2014 sarien IX. edizioan, Ejercicios de medición sobre el movimiento amanerado de las manos lanarekin.

15

Bideoarteari buruzko Video Steal jardunaldietan hartu zuen parte, BilbaoArte Fundazioan, Bilbo.
Irresistiblemente bonito (2007) jarri zen ikusgai Sexualidades en tiempos revueltos. Género, sexo y otras ficciones zinema-zikloaren barruan, Centro de Arte Dos de Mayo zentroan (Madril).
Colección Premios Altadis de Arte Contemporáneo erakusketan sartu zen haren obra, Logroñoko Udalaren erakusketa-aretoan.

16

Lo Audio-Visual. Arte sonoro en las colecciones de 9915 (Sala EP1, Sevilla) eta Una mirada en abierto. Colección de Arte de la Fundación Coca-Cola, Centro de Arte Contemporáneo La Conservera (Ceutí, Murtzia).

17

Haren Chelsea; amanecer erakusketa inauguratu zen Espacio Mínimo galerian (Madril).
Haren obra zenbait erakusketatan sartu zen; besteak beste, hauetan: CentroCentro, Palacio de Cibeles (Madril); Vacío perfecto. Una lectura de la Colección MUSAC, Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y León (MUSAC, León); Anticipándonos al futuro. La Colección de Arte Contemporáneo de la Fundación Coca-Cola, Palacio Episcopal (Málaga); eta No hay color, Casas del Águila y la Parra y La Torre de Don Borja (Santillana del Mar, Kantabria).

18

Haren Ejercicios de medición sobre el movimiento amanerado de las manos  Convent de les Arts zentroan jarri zen ikusgai (Alcover, Tarragona), eta Métrico Imperial erakusketan sartu zen; antolatzailea: Espai Tactel (Valentzia).
Erakusketa hauetan hartu zuen parte: Descubriendo un diálogo en el tiempo, Museo Lázaro Galdiano (Madril); No todo es color, Sala Municipal “La Pasión” aretoan (Valladolid); eta Espacio-Tiempo, Centro de Arte Contemporáneo (DA2, Salamanca).

Partekatu