Richard Long after completion of Water Falls,Hepworth Wakefield, 2012. Photo: Stephen Jackson

Long, Richard

Bristol, Erresuma Batua, 1945

Richard Long | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

45

Ekainaren 2an jaio zen Bristole-n (Erresuma Batua).

62

West of England College of Art-en hasi zen (Bristol, Erresuma Batua); bertan, hiru urtez ikasi zuen.

66

Saint Martins School of Art-en hasi zen (Londres) eta, bertan, bi urte geroago graduatu zen.

67

Bere lanean paisaiaren ibilbidearen kontzeptua sartu zuen A Line Made by Walking artelanaren bidez.

68

Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zen Konrad Fischer galerian (Düsseldorf) eta, haren bidez, Carl Andre eta Joseph Beuys ezagutu zituen.

69

Haren obra Kunsthalle Bern-en egindako When Attitudes Become Form erakustaldian sartu zen (Berna). Krefeldeko Museum Haus Lange-n (Alemania) eta New York, Paris eta Milango galerietan egin zituen erakusketak.

70

Barnealderako eskultura egiten hasi zen, material naturalezko labirintoak baliatuz (adibidez, zura, buztina edo harriak). Dwan Gallery-n egin zituen erakusketak (New York). Städtisches Museum-en erakutsi zituen lanak (Mönchengladbach, Alemania).

71

Whitechapel Art Gallery-n (Londres) eta Museum of Modern Art-en (Oxford) erakutsi zituen lanak: Ingalaterran egindako lehenengo bakarkako erakusketak. Guggenheim International Exhibition, 1971 erakustaldian parte hartu zuen (New York).

72

New Yorkeko Museum of Modern Arteko (MoMA) Projects Gallery-n erakutsi zituen lanak. Kassel-eko (Alemania) Documenta 5en parte hartu zuen.

73

Stedelijk Museum-en egin zuen erakusketa (Amsterdam).

74

Scottish National Gallery of Modern Art-ek (Edinburgh) haren lanaren erakustaldi bat egin zuen.

75

Anberes-eko Wide White Space-n, Amsterdam-eko Art & Project-en eta Erresuma Batuko Plymouth School of Art-en erakutsi zuen.

76

Erresuma Batua ordezkatu zuen XXXVII Biennale di Venezian (Venezia).

77

Haren lanaren erakusketak egin ziren Whitechapel Art Gallery-n (Londres) eta Kunsthalle Bern-en (Berna). Bi erakusketa egin zituen Australian: National Gallery of Victoria (Melbourne) eta Art Gallery of New South Wales (Sydney).

78

Ink Halle für Internationale Neue Kunst-en egin zuen erakusketa (Zurich).

79

Londresko Anthony d’Offay Gallery-rekin harremanetan hasi zen eta, bertan, urtebetez aritu zen. Stedelijk Van Abbemuseum-en erakutsi zituen lanak (Eindhoven, Herbehereak).

80

XXXIX Biennale di Venezian parte hartu zuen (Venezia).

81

Bordeleko Centre d’Arts Plastiques Contemporains-en egon zen erakusgai.

82

Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n parte hartu zuen. Bere lanari buruzko erakusketa bat egin zen National Gallery of Canada-n (Ottawa).

85

Padiglione d’Arte Contemporanea di Milano-n (Milan) eta Malmö Konsthall-en (Malmö, Suedia) egon zen erakusgai.

86

New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-ek artistaren 1960ko hamarkadako lanen erakusketa bat egin zuen. Buen Retiro Parkeko Palacio de Cristalen egon zen erakusgai (Madril).

87

Centre National d’Art Contemporain de Grenoble-n erakutsi zituen lanak.

88

Kunstpreis Aachen jaso zuen eta, ondorioz, Neue Galerie-Sammlung Ludwig-en egin zuen erakusketa (Aachen, Alemania). Philip Haas zuzendariak Stones and Flies: Richard Long in the Sahara filma egin zuen.

89

Turner saria esleitu zion Londresko Tate Gallery-k. Bere obra Kunstmuseum Sankt Gallen-en, La Jolla Museum of Contemporary Art-en (Kalifornia) eta Henry Moore Sculpture Trust Studio-n (Halifax, Erresuma Batua) jarri zuen erakusgai.

90

Frantziako Errepublikako Chevalier de l’Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuten. Londresko Tate Gallery-n eta Stockholm-eko Magasin 3 Stockholm Konsthall-en egin zuen erakusketa.

91

Haren obrari buruzko erakusketa garrantzitsuak izan ziren Londresko Hayward Galleryn, Liverpooleko Tate Modern-en, Frankfurteko Städtische Galerie im Städelschen Kunstinstitute-n eta Edinburgoko Scottish National Gallery of Modern Art-en.

93

Erakusketa bat egin zuen Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-en (Paris).

94

XXII Bienal de São Paulon parte hartu zuen (São Paulo). Kunstsammlung Nordrhein-Westfalen-en (Düsseldorf), Philadelphia Museum of Art-en (Filadelfia), Palazzo delle Esposizioni-n (Erroma) eta Museum of Contemporary Art-en (Sydney) egin zituen erakusketak.

96

Alemaniako Duisburgo hiriak Wilhelm Lehmbruck saria esleitu zion. Erakusketak egin zituen Japonian (Tokioko Setagaya Art Museum eta Kiotoko National Modern Art Museum) eta AEBn (Texasko Modern Art Museum of Fort Worth eta Contemporary Arts Museum of Houston).

97

Wilhelm Lehmbruck Museum-en (Duisburgo, Alemania), Bristol City Museum and Art Gallery-n (Bristol, Erresuma Batua) eta Spazio Zero-Cantieri Culturali alla Zisa-n (Palermo, Italia) erakutsi zituen bere lanak. Guggenehim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan egon zen erakusgai.

98

Herd Droppings, 1996 erakusketa egin zuen Wakefieldeko Yorkshire Sculpture Park-en (Erresuma Batua).

00

Tate Modern-ek haren lanari buruzko erakusketa bat egin zuen Claude Monetenarekin batera erakutsiz. Royal West of England Academy-ko kide izendatu zuten (Bristol, Erresuma Batua). Bilbao Circle sortu zuen, urte horretan bertan Guggenheim Bilbao Museoan bakarkako erakusketan ikusgai jarritakoa. Museo d’Arte Moderna e Contemporanea di Trento e Rovereto-n egon zen erakusgai (Trento, Italia).

01

Londresko Royal Academy of Arts-eko kide hautatu zuten. Erakusketa bana egin zuen Serralveseko Museu de Arte Contemporanea-n (Oporto) eta Milwaukeeko Milwaukee Art Museum-en (Wisconsin).

02

New Art Centre Sculpture Park and Gallery-n erakutsi zituen bere lanak (East Winterslow, Erresuma Batua).

04

The Music of Stones erakutsi zuen Stommeln sinagogan (Pulheim, Alemania).

06

San Francisco Museum of Modern Art-ek Richard Long: The Path Is the Place Is the Line erakusketa egin zuen. XII Biennale Internazionale Biennale di Scultura di Carraran parte hartu zuten (Carrara, Italia).

07

Richard Long: Walking and Parking izeneko erakusketa bat egin zuen Edinburgoko Scottish National Gallery of Modern Art-en eta, bertan, erakusketarako bereziki egindako lanak egon ziren. Londresko Tate Modern-eko The Turner Prize: A Retrospective erakustaldian parte hartu zuen eta, bertan, 1989n saria irabazteko baliatutako lana erakutsi zuen. Bere lanak New Yorkeko R. Guggenheim Museum-en The Shapes of Space erakusketan ere egon ziren ikusgai.

08

Bere izen bereko erakusketa inauguratu zuen Musée d’Art Moderne et d’Art Contemporain Nice-n (Niza). Rijsmuseumeko Depot VBVR: Cragg, Flanagan, Gilbert & George, Long, Lord, Pope erakusketan parte hartu zuen (Amsterdam). Haren lana Institut Valencià d’Art Modernen (IVAM) erakusketan egon zen ikusgai (Valentzia).

09

Londresko Tate Modern-ek erakusketa bat dedikatu zion Richard Long: Heaven and Earth izenburupean. Haren obra Hudson Valley Center for Contemporary Art-eko Origins erakusketan egon zen ikusgai (Peekskill, New York).

10

Leku hauetan egin zituen erakusketak: Hamburger Bahnhof – Museum für Gegenwart, Berlin; Skulpturenpark Waldfrieden, Wuppertal, Alemania; James Cohan Gallery Shanghai, Shanghai, Txina; Galerie Tschudi, Zuoz, Suitza, eta MC Gallery, Seul. Haren obra Between Here and There: Passages in Contemporary Photography erakusketan aurkeztu zen, Metropolitan Museum of Art-en, eta On Line: Drawing Through the Twentieth Century erakusketan, Museum of Modern Art-en (MoMA), biak New Yorken.

11

New Yorkeko Sperone Westwater galeriak Richard Long: Flow and Ebb erakusketa inauguratu zuen, eta Londresko Haunch of Venison galeriak Human Nature.
Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak II
erakusketan ikusi ahal izan ziren haren lanak.

 

12

Galleria Lorcan O’Neill galeriak (Erroma) Text Works – 1990 to 2012 aurkeztu zuen.

13

ARTISTS ROOMS: Richard Long erakusketa Erresuma Batuko gune askotan egon zen ikusgai; besteak beste, hauetan: The Potteries Museum & Art Gallery, Stoke on Trent eta Burton Art Gallery & Museum (Bideford).
Richard Long: Prints 1970–2013 erakusketa Alemaniako bi zentrotan egon zen: Hamburger Kunsthalle museoan (Hanburgo) eta Museum Kurhaus Kleve museoan (Cléveris). Gero, The New Art Gallery galeriara (Walsall, Erresuma Batua) eraman zen erakusketa.

14

Mendoza Walking erakusketa inauguratu zen Faena Arts Center zentroan (Buenos Aires), artistak Argentinan egin zuen lehenengo erakusketa eta Latinoamerikan egin zuen banakako lehenengoa. Lisson Gallery-k (Londres) ere erakusketa bat eskaini zion artistari.
Bilboko zirkulua (Bilbao Circle, 2000) obra Gure garaiko artea. Guggenheim bildumetako maisulanak erakusketa kolektibo garrantzitsuan sartu zen (Guggenheim Bilbao Museoa).

15

Longen banakako zenbait erakusketa antolatu ziren galeria hauetan: Arnolfini (Bristol, Erresuma Batua), The Alan Cristea Gallery (Londres), Konrad Fischer Galerie (Düsseldorf, Alemania), Sperone Westwater Gallery (New York), eta Galerie Tschudi (Zuoz, Suitza).

16

Gravity erakusketa aurkeztu zen Ivorypress argitaletxean (Madril), baita Museum of Modern Art (MoMA, New York) museoko The Library Council kontseiluak argitaratutako artistaren liburu batzuk ere.

17

Earth Sky erakusketa bikaina aurkeztu zen Houghton Hall galerian (Norfolk, Erresuma Batua); erakusketa hartan, kokapen zehatzeko obrak izan ziren.

18

Londresko bi galeriak (Lisson Gallery eta Alan Cristea Gallery) artistaren obrari buruzko erakusketak egin zituzten.
Along the Way erakusketa garrantzitsua antolatu zen Fondation CAB fundazioan (Brusela).

Partekatu