
Sergio Prego
Donostia, 1969
Martxoaren 25ean jaio zen Donostian.
Arte Ederretan lizentzia lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Plastikoen beka eskuratu zuen.
Gipuzkoako Artista Berrien XXXVI. Lehiaketan bigarren saria lortu zuen Donostian eta accesita Eusko Jaurlaritzak esleitutako Gure Artea 1995 sariketan. New Yorkera joan zen bizitzera.
Gure Artea 1996 sariketan hautatu zuten.
New Yorken Vito Acconci-ren estudioan hasi zen lanean eta bertan egon zen 2002 arte. Tetsuo (Bound to Fail) bideoa estreinatu zuen; Consonnik ekoiztu zuen Artelekuren eta Canal Bizkaiaren lankidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzarekin. Canal Bizkaian eman zuten. Instituto de la Juventudek (Injuve) antolatutako XIV Muestra de Arte Jovenen parte hartu zuen Madrilen. Bartzelonako Galería Antonio de Barnolan egon zen erakusgai.
Gure Artea 2000 sariketan hautatua izan zen Tetsuo (Bound to Fail) bideoarengatik. Trasvases: artistas españoles en vídeo talde-erakusketan parte hartu zuen. Erakusketa ondoren Limako Centro de Cultura Españolen, Buenos Airesko Museo de Arte Modernon eta Mexiko Hiriko Museo de Arte Carrillo Gilen izan zen.