Guggenheim
Susana Solano | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa
1946

Uztailaren 25ean jaio zen Bartzelonan.

1974

Universitat de Barcelonako Arte Ederretako Fakultatean eman zuen izena eta sei urteren ostean lizentzia lortu zuen.

1980

Lehen bakarkako erakusketa egin zuen Fundació Joan Mirón (Bartzelona).

1981

Eskolak ematen hasi zen Universitat de Barcelonako Arte Ederretako Fakultatean.

1983

Galería Cienton (Bartzelona) egin zuen erakusketa.

1985

Utsukushi-ga-Hara Open-Air Museum-en (Tokio) Special Prize saria jaso zuen.

1986

Madrilgo Galería Fernando Vijanden eta Valentziako Galería Charpan egin zuen erakusketa bana. Londresko Serpentine Galleryn egin zuen erakusketa Miquel Navarrorekin eta José María Siciliarekin batera. Amsterdameko Stedelijk Museum-en egin zen hamar artista gazteren inguruko Correspondance Europe erakusketan parte hartzeko aukeratu zuten.

Irakurri gehiago
Artistaren artelanak