Argazkia: Willem de Kooning in his studio, 831 Broadway, New York, 1962 © Dan Budnik, All Rights Reserved
Kooning, Willem de
Rotterdam, 1904 | East Hampton, New York, 1997

19
04
Apirilaren 24an jaio zen Rotterdamen.
16
Eskola utzi zuen artisautza- eta dekorazio-enpresa batean aprendiz hasteko.
17
Rotterdam Academie voor Beldende Kunsten-eko arte eder eta artisautza eskoletara joaten hasi zen Rotterdam-eko Technische Wetenschappe-n, 1925 arte.
26
AEBera joan zen. Urtebetez Hoboken-en bizi izan zen (New Jersey), eta, bertan, etxe-margolari lanetan aritu zen.
27
New Yorkera lekualdatu zen. Hurrengo urteetan, beste artista batzuekin harremanetan hasi zen; tartean, Stuart Davis, Arshile Gorky eta John Graham-ekin.
34
Artist’s Union-en sartu zen.
35
Federal Art Project-en WPArako (Works Progress Administration) horma-irudiak egiteko lanean hasi zen. Harold Rosenberg kritikaria ezagutu zuen. New Horizons in American Art erakustaldian parte hartu zuen Museum of Modern Art-en (MoMA), New York.
38
Robert Jonas lagunak Elaine Fried aurkeztu zion.
40
Ballets Russes de Monte Carlo konpainiak New Yorkeko Metropolitan Opera Hous-en antzeztutako Les nuages balletaren dekoratua eta jantziak egin zituen.
42
American and French Painters erakusketan parte hartu zuen Macmillan Inc-en (New York). Jackson Pollock eta Marcel Duchamp ezagutu zituen.
43
Elaine Fried-ekin ezkondu zen ospakizun sinple batean.
45
Senar-emazteak 22. kalean zuten apartamentutik bota zituzten. Greenwich Villageko Carmine kalera joan ziren bizitzera, eta estudioak kontrako izkinetan kokatu zituzten.
46
Zuri-beltzeko abstrakzio-sail batean hasi zen lanean.
48
New Yorkeko Charles Egan Gallery-n bakarkako lehen erakusketa inauguratu zen.
Udan, Josef Albers-ek Black Mountain College-n eskolak ematera gonbidatu zuen, Ipar Carolinan. Berarekin batera joan zen Elaine, eta, bertan, Albers, Buckminster Fuller eta Merce Cunningham-en klaseak jaso zituen.
50
Veneziako XXV Biennale di Venezia parte hartu zuen eta, bertan, Excavation aurkeztu.
51
What Abstract Art Means to Me saiakera idatzi zuen.
Excavation lanak Art Institute of Chicago-ren Logan Purchase saria eskuratu zion.
53
Bakarkako erakusketa aurkeztu zuen New Yorkeko Sidney Janis Gallery-n.
54
Veneziako Biurtekoan parte hartu zuen.
56
Alaba bat izan zuen Joan Ward diseinatzailearekin, eta, ondorioz, bera eta Elaine erabat urrundu ziren, nahiz eta inoiz ez dibortziatu.
59
Haren obra documenta 2n sartu zuten, Kassel-en (Alemania).
60
Lehenengo litografiak egin zituen.
62
Estatu Batuetako herritartasuna eskuratu zuen.
Erakusketa baten protagonista izan zen Barnett Newman-ekin batera Allan Stone Gallery-n, New Yorken.
63
East Hampton-era lekualdatu zen (New Yorken kanpoaldeko hiri txiki eta eder bat).
64
Presidential Medal of Freedom jaso zuen, AEBetako Gobernuak emandako sari zibil handiena. documenta 3n parte hartu zuen, Kassel-en (Alemania).
65
Haren lanaren lehenengo atzera begirako erakusketa egin zen, Smith College Museum of Art-en, Northampton-en (Massachusetts).
68
Amsterdam-eko Stedelijk Museum-ek atzera begirako erakusketa egin zuen eta, horri esker, De Kooningek Herbehereak bisitatu zituen lehenengo aldiz 1926tik. Erakusketa Tate Gallery-ra (Londres), Museum of Modern Art-era (MoMA, New York), Art Institute of Chicago-ra eta Los Angeles County Museum of Art-era (Los Angeles, Kalifornia) eraman zuten gero. Francis Bacon ezagutu zuen Londresen.
69
Bere lehenengo eskulturak egin zituen Erroman, buztinez moldatuak eta molde bitartez brontzez mamituak.
71
Litografiak jarri zituen erakusgai M. Knoedler et Cie. galerian (Paris).
72
Bere lehenengo eskultura-erakusketa egin zuen Baltimore Museum of Art-en (Baltimore, Maryland).
74
Minneapolisko Walker Art Center-ek haren marrazkien eta eskulturen erakusketa garrantzitsu bat antolatu zuen, eta AEBetako beste museo batzuetara eraman zuten gero.
75
American Academy of Arts and Letters-ek bere obra piktorikoaren multzoari buruzko Urrezko Domina esleitu zion.
78
New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en artistaren lan berrienei buruzko erakusketa egin zen.
79
Eduardo Chillidarekin batera, Andrew W. Mellon Prize saria eskuratu zuen; hori dela-eta, haren lanari buruzko erakusketa bat egin zuten Museum of Art-en, Carnegie Instituten (Pittsburgh)-Herbeheretako Gobernuak Oranje-Nassau-ko ofizial izendatu zuen.
82
Azken lanak erakutsi zituen New Yorkeko Xavier Fourcade galerian. Akademie der Künste-ko kide aukeratu zuten (Berlin).
83
Willem de Kooning, The North Atlantic Light, 1960–1983 inauguratu zen Amsterdam-eko Stedelijk Museum-en, eta Europako hainbat museotara eraman zuten gero.
Whitney Museum of American Art-ek haren marrazkien, pinturen eta eskulturen atzera begirako erakustaldi handi bat antolatu zuen, eta hurrengo urtean Berlingo Akademie der Künste-ra eta Parisko Centre Georges Pompidou-ra eraman zuten.
84
Haren pinturen eta eskulturen erakusketa bat aurkeztu zuten Londresko Anthony d’Offay Gallery-n. Goslar hiriak (Alemania) emandako Kaiserring saria jaso zuen.
86
AEBeko Gobernuaren National Medal of Arts eman zioten.
87
New Yorkeko Gagosian Gallery-k Abstract Landscapes lanen aukeraketa bat erakutsi zuen.
93
Hirshhorn Museum and Sculpture Garden-ek (Smithsonian Institution, Washington DC) haren lanaren atzera begirako garrantzitsua antolatu zuen, eta, ondoren, Bartzelonara, Atlantara eta Bostonera eraman zuten.
94
Washington-eko National Gallery of Art-ek haren lanaren erakustaldi bat hartu zuen, eta, ondoren, New Yorkeko Metropolitan Museum-en eta Londresko Tate Gallery-n ikus ahal izan zen.
95
San Francisco Museum of Art-ek laurogeiko hamarkadako margolanen atzera begirako erakusketa bat aurkeztu zuen, eta, ondoren, Minneapolis, Bonn, Rotterdam eta New York bisitatu zituen.
97
De Kooning martxoaren 19an hil zen East Hamptongo bere etxean (New York).

