Guggenheim
Xabier Salaberria | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa
1969

Urtarrilaren 31n jaio zen Donostian.

1998

Donostiako Artelekun ospatutako “Ángel Bados-Txomin Badiola tailerrean” eta “Peio Irazuren tailerrean” parte hartu zuen.

2000

Ikus-entzunezko Arteen inguruko beka lortu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.

2001

Donostiako Arte Ekinbideak-ek (DAE) antolatutako Superkongresua, encuentro entre creadores artísticos egitasmoan parte hartu zuen Donostiako Egia Kultur Etxean. Titulurik gabea (plataforma) [Sin título (plataforma)] eskultura egin zuen Donostiako Artelekuko lorategian jartzeko.

2002

Gure Artea 2002 taldeko erakusketan parte hartu zuen, Bilboko Rekalde aretoan. Donostiako Arteleku berriz inauguratzearen harira antolatutako Garai Txarrak proiektu artistikoan parte hartu zuen.

2004

DAEren eskariz, Film Ideala Betirako (Film Ideal Siempre) diseinatu zuen Gorka Eizagirrerekin batera, Donostiako Manifesta 5 Arte Garaikidearen Europako Bienalaren testuinguruan.

2005

Egoitza-beka eskuratu zuen Rooseum Center for Contemporary Art zentroan, Malmön (Suedia). Centre de Cultura Contemporània de Barcelonako (CCCB) Sessió Contínua erakusketa kolektiborako dokumentazio-guneko proiekzio aretoen arkitektura zein altzariak diseinatu eta egin zituen. Share your time drink and food in Kunstverein proiektua egin zuen Gorka Eizagirrerekin batera Frankfurteko Kunstvereineko kafetegian. Luca Freirekin batera sortutako Titulurik gabea pieza-altzari-artxiboa aurkeztu zuen La insurrección invisible de un millón de mentes erakusketan, Bilboko Rekalde Aretoan.

Irakurri gehiago