
Erakundeekin elkarlanean aritzea da, kultura sustatzeko eta berau balioan jartzeko, sozialki arduraduna den enpresa gisa daukagun jarduketa garrantzitsuenetako bat. Hori dela eta erabaki genuen, hasieratik bertatik, Guggenheim Bilbao Museoa proiektua babestea, artea, abangoardia eta berrikuntza uztartzen zituena gizartearen zerbitzura, arkitektura garaikidearen garaia markatu duen eraikin ikoniko baten barruan. 20 urte baino gehiagoko bidea egin dugu Museoarekin batera, eta bide horretan sendotu egin da Museoa gure herrialdeko eta nazioarteko kultura-erreferentziazko erakunde gisa; hori horrela, lanean jarraitu nahi dugu artea zabaltzen laguntzeko eta gizarteak arteaz gozatzen jarraitzeko.
Ignacio S. Galán
Iberdrolako presidentea