203 Aretoa
Barbara Krugerrek areto honetarako diseinatutako kokapen zehatzeko instalazioa da Untitled (Forever) (“Betirako”). Hormak eta zorua hartzen ditu, eta gaztelaniazko eta euskarazko hitz potoloz inguratzen ditu bisitariak. Bi literatur erreferentzia ditu ardatz: George Orwellen ohartarazpen distopiko bat (“Etorkizuna nolakoa izango den jakin nahi baduzu, imajina ezazu bota bat norbaiten aurpegia zanpatzen… etengabe”) eta Virginia Woolfen Gela bat norberarena liburuko pasarte puntazorrotz bat, emakumeek gizonen boterearen ispilutzat bete duten zereginari buruzkoa. Krugerren ustez, hizkuntzak gure pertzepzioa baldintzatzen du eta hierarkiak indartzen ditu, baina badu hierarkia horiek agerian uzteko potentziala ere: horixe guztia azpimarratzen du instalazio murgiltzaile bezain probokatzaile honek.