205 Aretoa
Untitled (That’s the way we do it) (“Guk horrelaxe egiten dugu”) lanak aurkitutako irudiz osatutako binilozko instalazio batez estaltzen ditu aretoko hormak. Instalazio hori egiteko, Krugerrek Internetera jo zuen (bereziki Flickr eta Google Images zerbitzuetara), eta bere estilo bereizgarriaren imitazioen adibideak bildu zituen: hondo gorri gainean letra lodiz jarritako testu zuriak. Irudietako bat bera ere ez da artistarena. Analogia bisualok bere eginda, egiletzak aro digitalean duen izaeraz hausnartzen du, eta aztergai hartzen du teknologiak nola zabaltzen dituen artetzat jo daitekeenaren mugak. Untitled (I shop therefore I am) (“Erosi egiten dut, beraz, banaiz”) izeneko LED pieza erraldoi bat ere badago areto honetan: artistak kontsumoaren kulturari egiten dion kritika zorrotzaren beste adibide bat.