209 aretoa

Okai

Erakusketak toki esanguratsua eskaintzen die lurrarekin lan egiteko dauden askotariko moduei, lurraren egoera eta konposizioa edozein dela ere: buztina, harea, zerrautsa, sastraka...; baita nahasketa esperimentalei eta are artifizialei ere, non bat egiten duten elementu naturalek eta industriahondakinek bai eta lurrarekin kontaktu estuan eskulturek bizi dituzten deskonposizio- edo eraldaketa-prozesuek. Horietan guztietan sortzen diren lankidetza-dinamiketan erabakiak ez datoz hainbeste borondate artistiko jakin batetik, baizik eta materialen, espazioen eta momentuen arteko elkarreraginetik. Zenbait kasutan, ekoizpen- eta bilaketa-prozesu horiek hertsiki lotuta daude gure paisaiarekin, eta Museotik oso gertu garatu dira gainera: Bizkaiko basoetatik nahiz Nerbioi itsasadarretik ateratako lohia eta buztina erabili dira baliabide gisa, edo inguruko ekosistema aktibatzen duten espezieekiko lankidetza jorratu da. Erabilera horiek komunitate indigenek planeta osoan egin izan dituzten ekintzak dakartzate gogora. Izan ere, haientzat, praktika artistikoa lurrarekin dituzten lotura afektibo eta materialak etengabe berritzeko modua da.