Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.

301. Aretoa

Bi euskal eskultore nabarmendu ziren nazioarteko giroan 1950eko hamarkadan: Eduardo Chillidak (1924–2002) Milango Trienaleko Ohorezko Diploma jaso zuen 1954an eta Veneziako Bienaleko Eskultura Sari Handia 1958an; Jorge Oteizak (1908–2003) Milango Trienaleko Ohorezko Diploma jaso zuen 1951an eta São Pauloko Bienaleko Nazioarteko Eskultura Saria 1957an. Artegintzan oso modu ezberdinean hasi ziren arren, arte-proiektu handietan elkarrekin lan egin zuten, hala nola, Arantzazuko Basilikan eta GAUR taldearen sorreran —Euskal Eskolaren Mugimenduaren parte izan zen taldea—.

Oteizaren lanak ez dira sailkatzeko errazak: eskultura-objektu hutsetik haratago doaz, komuneko gai bat duten multzoak dira, masaren eta espazioaren inguruko azterketa esperimental luzearen ondoren sortutakoak. Multzo horien artean daude Azkena ematen duten obrak —Kutxa hutsak (1958) eta Kutxa metafisikoak (1958–59) serieak barne hartzen dituen multzoa—, Oteizaren ikerketan are gehiago sakontzen dutenak. Hutsa edo ezereza azaltzen dute, espazio hartzailea dira, eta Oteizak Euskal Herriko harrespilekin —harentzat “mikrolito”ak ziren, eta ez “megalito”ak— lotzen zituen.