304. Aretoa
Bigarren Mundu Gerra ondoren, Europa zatikatua eta suntsituta zegoen, eta artista europar asko AEBra erbesteratu ziren. Hala ere, Atlantikoaren bi aldeetan pintore batzuk arte plastiko modernoen funtsezko aldi baten protagonista izan ziren. Askotariko proposamen estetikoak zituzten, eta AEBn aipagarria da Espresionismo Abstraktua. Guggenheim Bilbao Museoaren Bilduman mugimenduaren adibide nabariak daude, besteak beste, Robert Motherwell-en (1915–1991) Iberia, artistak Espainiako Gerra Zibilaren tragediarekin obsesioa erakusten duena —areto honetan ikusgai—, Clyfford Still-en (1904-1980) Titulurik gabea (1964), Mark Rothko-ren (1903-1970) Titulurik gabea (1952–53) eta Willem de Kooning-en (1904–1997) Villa Borghese (1960).
Azken joera horren hainbat erakusketa egin ziren Europako hainbat hiritan, Errealismo Sozialista “zurrunari” aurka egiteko, eta horien bidez izan zuten europar artistek haren berri, esatekorako, Antoni Tàpiesek (1923–2012) —Motherwellen lagun ona izan zen—. Tàpiesek 1953an izan zuen lehen bakarkako erakusketa AEBn. Espresionismo Abstraktuarekin partekatzen zuen Tàpiesek Surrealismoarekiko interesa, besteak beste. Bestalde, garai bertsuan, Yves Klein (1928–1962) gaztea artegintzan hasi zen; 1954an, Madrilen Yves Peintures liburuxka txikia sortu zuen, eta, liburuxkan existitzen ez ziren margolanak bildu zituen arren, hura izan zen bere pintura-ibilbidearen hasiera.