5 ORDU

Katzen seme Vincent Katz poeta eta arte-kritikoak eta Vivien Bittencourt argazkilari eta zinegileak –pintorearen erraina– filmatu eta zuzendutako “5 ordu” (“5 Hours”) bideoan Katz Urtarrila 3 (January 3) marrazten ikus daiteke (inguruko areto batean ikus daiteke). Bideoan artista hiru zatitan banatuta dagoen margolan paisajistiko handi honetan lanean ikusten da. Ada, Katzen emaztearen erretratua erdian kokatua dago, eta bere bi aldeetan neguko eszena elurtuak ikus daitezke.
Filmak Katzen marrazteko modu atletikoa erakusten du. Mihise batekin hasten da, eta honen gainera eskala handiko marrazki edo kartoi bat ekartzen du ( Italiako Errenazimenduan garatutako teknika). Kartoiek azken konposizioa finkatzeko balio dute. Horrek Katzi azkar pintatzeko aukera ematen dio. Katz prestaketa moduan erabiltzen duen marrazki txiki bat kontsultatzen eta staccato-ari pintzelkada “bakartuak” irmotasunez eransten ikus daiteke. Zintaren izenburuak jada aditzera ematen duen bezala, pintura guztia bost ordu eskasetan amaituta dago.