Abstrakzio politikoa?

Hirurogeita hamarreko hamarkadan eztabaida feministen bazterrean geratu zen abstrakzioa, uste baitzen arte-mota horrek ez zuela konpromiso politikorik adierazten. Lucy Lippard-ek hau esan zuen 1994an: “Gutxiago idazten nuen arte abstraktuari buruz, aztertzeko moduko gauza gutxiago zeudelako [...]. Ez zait iruditzen obra sinbolikoek edo abstraktuek ekarpen zuzenik egiten diotenik kultura garaikidearen berrikuspen feministari”. Abstrakzioari buruz eztabaidatzen zenean haren kontrako ikuspegiak aletzen ziren. Ann Berg-ek eta Monica Sjöö-k, esaterako, abstrakzioaren aurka egin zuten sutsuki “Images on Womanpower – Arts Manifesto” testuan —Towards a Revolutionary Feminist Art liburuan dago artikulu hori—. Harmony Hammond-ek abstrakzioaren eta konpromiso militantearen arteko lotura ezarri zuen: abstrakzio politiko eta feminista egiteko aukera aztertu zuen “Feminist Abstract Art – A Political Viewpoint” artikuluan —Heresies aldizkarian argitaratu zen 1977an—.—.