Andre-gorputza (Corps de Dame)

Andre-gorputzak sailean, Dubuffetek zalantzan jarri zuen emakumeen biluziari buruz Europako tradizioak zuen ikuspegia. Gizarteak onartutako edertasunaren ideiei men eginez marraztutako emakume-gorputz idealizatuen irudiak “tamalgarriak eta zeharo etsigarriak” ziren Dubuffeten ustez. Hauxe aldarrikatu zuen artista frantziarrak: “Objektu politak eta objektu zatarrak omen daudela, pertsona batzuk ederrak omen direla, eta beste batzuek, aldiz, horretarako aukerarik ere ez dutela [. . .] konbentzio horri kaltegarria deritzot. [. . .] Margotu bide dudan objektuari edertasun- pretentsio hori kentzeaz arduratzen naiz [. . .] eta hutsetik hasten naiz. Gehienetan garbiketa hori nahikoa izaten da objektua zoragarri bihurtzeko —[. . .] beste edozein objektu izan daitekeen bezalaxe—”.