BERRIAREN AURREKOA

"Berriaren aurrekoa seriean, objektuak manipulatzen nituen. Ez nuen haien osotasuna babesten. Plastikozko hodiei teontzi bat itsasten nien edo kafetera bati atzetik torlojua sartzen nion. Lan honen alderdi garrantzitsua da neure sexualitate subjektibotik askatu ninduela. Nire lana objektibotasunaren alorrera eramaten ari nintzen. Nire sexualitatetik urruntzen ari nintzen".

Jeff Koons AEBko kapitalismoaren urrezko garaian hazi zen: kontsumo-ondasunak ugaritzen ari ziren, eta etxetresna elektriko txikiak bereziki ohikoak bihurtzen hasi ziren. 1950eko hamarkadan publizitateak etxeko zereginak errazten zituzten kontsumo-ondasunak goraipatzen zituen; estatubatuarrek etxe barruko bizitza errazagoa izatearekin amesten zuten. Koonsek nahita aukeratu zituen etxetresna elektriko txiki hauek: horietako batzuk New Yorkeko Museum of Modern Art (MoMA) museoko arkitektura- eta diseinu-bildumetan agertzen hasiak ziren; artistak garai hartan bertan egiten zuen lan. Hiru dimentsioko natura hil horiek eraiki ahal izateko, artistak tresnen osotasuna aldatu zuen eta artefaktutan (arte factum) eraldatu zituen hodi fluoreszenteei itsatsiz. Artefaktu horiek Dan Flavin-en lanak eta dendetako erakusleihoak gogoratzen dituzte. Erakusleiho horietan aparatuak desira-objektu bihurtzen dira.