AUTORRETRATUAK

Bere ibilbidean, Albert Oehlenek hainbat autorretratu egin ditu. Lan horietan, artearen esanahiari eta artistaren nortasunari buruzko gogoeta planteatzeko abiapuntu gisa bere irudi propioa erabiltzen du.

Lan horietan, margolaria figurazioaren eta abstrakzioaren arteko oreka-puntu bat bilatzen saiatzen da, genero klasiko baten bitartez, praktika artistikoaren arauak, eta betebehar kultural, estetiko eta artistiko tradizionalak zalantzan jartzeko.,

Autorretratu hauetan, subjektua ez da garrantzitsuena; izan ere, kasu honetan artistari bere ideiak azaltzeko baliabide bihurtzen da gaia. Normalean, Oehlenen erretratuak kolore-gama gutxirekin eginak daude –tonu marroiak, okreak eta grisak nagusi dira–, eta keinuzko estilo zuzen batekin margotuak daude, teknika “antibirtuosoa” nahita erabiliz.

Norbera udaberri (Selbst als Frühling), 2006, lanean Oehlenek pintura-gai tradizional bat berriro interpretatzen du, udaberriaren eta bizitzaren ospakizuna alegia; eta itxurek egia erakusten ez duten eszena idiliko bat azaltzen dute. Margolaria bera irudikatzen duen gizonezko pertsonaia batek –Bako jainkoaren lekua hartu du– begiratzen gaitu; baina ez da une zoriontsu bat ospatzen ari den jainko alai bat bezala agertzen, begitarte serioarekin baizik. Oehlenek jainkoaren lekua hartzen du, bere burua sortzaile gisa aurkeztuz —pinturaren sortzailea—, baina, aldi berean, bere esanahi tradizionalaren suntsitzaile gisa. Artistak gaur egungo bizitzaren elementuak sartzen ditu, ardoaren ordez garagardo botilatxoa hartuz, eta mahatsondo-hostoz egindako koroa baten ordez maukarik gabeko elastiko zuri bat jarriz.

Oehlenek autorretratuak erabiltzen ditu oso zabalduta dagoen margolaria jainko moduko bat dela uste dutelako iritzi zabaldua kritikatzeko. Horrela, ez bere buruarengan ezta bere obra propioaren gainean —estudiotik atera den unetik— ere kontrolik ez duen artista bat bezala aurkezten da.