Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.

HUTSALKERIA

"Hutsalkeria lanen bidez, jendeak bere iraganaz seguru sentitu behar duela, bere iragana onartu behar duela esaten saiatu nintzen. Horrela hasi nintzen, inoiz baino modu zuzenagoan, jendeari esaten arteari ez ziezaiotela utzi gure gizartea banantzeko osagaia izaten".

Hamar urte baino gutxiagotan, Jeff Koonsek zazpi lan-serie egin zituen eta pieza haietan erabilitako material berrien inguruan ikertu zuen. Hutsalkeria seriean murgildu aurretik, zurezko erlijio-tailutan eta portzelanazko dekorazio-estatuatxotan espezializatutako Europako hainbat lantegi bisitatu zituen. Garai hartako gizartearen gai ikonikoei buruzko hainbat eskultura egiteko eskatu zien, esaterako, Michael Jackson eta bere Bubbles txinpantzea irudikatzen zuena —Migel Angelen Pietatea gogoratzen duen piramide-konposizioa osatzen du—, baita zorion-postal komertzialak, aireportuetako dendetako opari-objektuak edo erlijio-ikonografia gogoratzen duten beste objektu batzuk ere. Kritikaren iritziz gehiegi eztitutako lan horietan, berriro ere, elkarren aurkako elementuak modu harmonikoan lotzen ditu: erotismoa eta xalotasuna, herri-kultura garaikidea eta kultura elitista barrokoa.