Bandera kolektiboa
Artista: Ainhoa Ortells
Teknika: Pintura eta diseinua
Ikastetxea: San Ignacio
Mailak: 3. eta 4.
Arloak eta arloari lotutako gaiak: Etika eta Gizabide Hezkuntza
Irakaslea: Marian Antolín
Teknika: Pintura eta diseinua
Ikastetxea: San Ignacio
Mailak: 3. eta 4.
Arloak eta arloari lotutako gaiak: Etika eta Gizabide Hezkuntza
Irakaslea: Marian Antolín
Helburua:
Adierazpen afektibo eta emozionala, Etika eta Gizabide Hezkuntza arloari dagokiona, lantzea
Materialak:
papera, errotuladoreak, brotxak, buztina, horma-irudi papera, mozorro betaurrekoak, zelofan-papera eta tenperak.
Proiektua:
- Artea sentimenduen, emozioen, identitate ezaugarrien... bidez adierazteko aukerak aztertu
- Zenbait teknikarekin esperimentuak egiteko aukera eman ikasleei: modelatzeko pasta manipulatuz, eskuekin eta hatzekin zuzenean margotuz edo musika entzuteak eragiten dizkien sentsazio eta emozioak islatzeko kolorea erabiliz.
- Jarraian, autorretratu sinboliko bat egiteko proposamena luzatu ikasleei, haiek definitzen dituen teknika hautatuz.
- Sinbolo modura, izarrak, bihotzak, loreak, pertsonaiak, banderak… margotu behar dituzte ikasleek, edo, sinbologia sasi-abstraktuetara jo dezakete
- Sinbolo guztiak eskaneatu eta guztion artean egindako artelanean txertatu digitalki.
- Sinbolo guztien konposizioa, guztion bandera, ikasgela osoa biltzen duena, tamaina handian inprimatu.
- Paper gainean eskuz idatzi da eta beste elementu batzuk gehitu.
- Betaurreko pare bat egin da, zelofan-paperak “koloretako kristalak” egiteko erabili, armazoi gainean jarriz, horma-irudia begiratzen duenak bestela ikus dezan.