Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.

BILBAO: PORTUA ETA MERKATARITZA HIRIA

Nola erlazionatzen dira elkarrekin hain gai eta estilo ezberdinak dituzten koadroak? Zer dute komun batzuek eta besteek? Mundu urrunak eta kontrajarriak irudikatzen dituzte? Bada, errealitate bat bera partekatzen dute: irudietan Bilbo edo inguruko elizateak agertzen zaizkigu beti. Eta gure hiria eratu eta osatu zuten geruzak eta tokiak erakusten dizkigute. Adolfo Guiarden margolanetako batek merkataritzarako, nabigaziorako eta industriarako bide nagusi gisa dokumentatzen digu itsasadarra; eta kanporako irekitasunaren eta etorkizun-aukeren adibide gisa Abrako terraza irudikatzen duen besteak. Zubiaurrek, berriz, herri txikien mundua aurkezten digu, baserri-lanean aritzen dena (hiribildua hornitzeko) eta folklore tradizionalarekin dibertitzen dena. Gainerako margolanek, berriz, lehen merkataritza-burgesia ezagutarazten digute, zeinak negozioak ireki eta industria-konpainiak sortu baitzituen, baita aisiarako elkarteak ere: Sociedad Bilbaina, Elkarte Filarmonikoa, Arriaga antzokia, etab. Etorkizunari irekitako ikuspegi hori kontuan hartuta soilik uler daiteke Paul Gauguinek Paco Durriori uztea, 1895ean, bere obra kudeatzeko ardura, edo Iturrinok bere erakusketa-espazioa lagatzea, 1901ean, Parisera iritsi berria zen 20 urteko Picasso gazteari.