Bizidun paisaiak

2. mailako 21 ikasle, Artatse ikastetxea, Bilbo

2. mailako 21 ikasle, Artatse ikastetxea, Bilbo

Hizkuntza: gaztelania
Artista: Elssie Ansareo
Irakaslea: Ainara Cortés

Programa honen helburuetako bat artearen bidez lasaitasuna ekartzea izan da, ikasleen motibazioa eta frustrazioarekiko tolerantzia areagotzeko tresna gisa. Naturaren prozesu geldoak, paisaien kolore-aldaketak eta animalien bizi-zikloak behatuz, denbora-tarte bat hartzeak eta pazientzia lantzeak duen garrantziaz jabetu dira haurrak.

Hainbat artistaren lanetik abiatuta, artearen historian naturaren gaia nola jorratu izan den aztertu dute laburlabur ikasleek. Gainbegirada horretan, mitologia, alegiazko animaliak, ohiz kanpoko propietatedun landareak eta paisaiaren koloreei lotutako emozioak ere hartu dituzte kontuan. Lehenik eta behin, paisaiak sortzeko hainbat modurekin esperimentatu dute tonu desberdinetako planoak uztartuz. Sintesiaren eta abstrakzioaren garrantzia azpimarratu dute, eta arreta berezia eskaini diote kolore solidoen edo masa kromatikoen erabilerari. Gainera, paperak margotzeko, mozteko eta konbinatzeko hamaika modu probatu dituzte.

Ondoren, pop up teknika erabilita, animaliak txertatu dituzte: paisaiaren irudi lauaren gainean agertzen diren elementu zabalgarriek mugimendua ematen diete konposizioei. Ikasleek sortutako agertokiak bizia hartuz joan dira, nolabait, planotik ateratzen diren hiru dimentsioko animalia-irudiekin.

Azkenik, sakoneradun diseinu eszenografiko edo diorama bat sortu dute. Talde-lanean oinarritutako proposamen artistiko horrek bizikidetza hobetzea eta elkarlana indartzea izan ditu helburu, eta hura lantzean bereziki azpimarratu dute elkarlanean egindako proiektu batek eskatzen dituen pazientzia eta itxarote-aldia. Sormen-prozesuaren etapa bakoitzak berez duen garrantzia ere positiboki indartzeko balio izan du ariketak.