Bizitzaren indarra

“Baina mihise berri bati aurre egiten diodanean, arazo guztiak lainoa bezala desagertzen dira, eta pinturan erabat murgilduta aurkitzen naiz. Eguneroko bizitza nahikoa da obrari bizitasuna emateko, eta, konturatu baino lehen, koadroak eraldatu egin nau”.

1988. urte inguruan, Kusamaren arteak eta psikeak aldaketa handia izan zuten. Nazioarteko erakusketak nahiz argitalpenak, abangoardiako literatur zirkuluetan goraipatuak, publikoki errekonozitzean, berak nahi eta merezi zuen moduan, artearen sendatzeko ahalmena eta bizitzaren ospakizuna haren ekoizpenaren gai nagusi bilakatu ziren. 1999an berretsi zuen moduan, Kusamak uste izan zuen bere eginkizuna bere sufrimendua artearen bidez eraldatzea zela, “gizateria osoa sendatzeko”. Milurteko berrian, Kusamak mezu hori zabaldu nahi du. Hori dela-eta, haren azken serietako pintura koloretsuak eta eskulturak, Nire betiereko arima (2009–) eta Egunero maitasunaren alde erregutzen dut (2021–hoy), agian, konpromiso horren gailurra dira.