LANKIDETZAK

Irabazi milioi bat dolar

“Arte giroko bikote zoro bat-edo ziren; bikote bitxia. Harreman sinbiotikoa zen. Jean-Michelek uste zuen Andyren ospea behar zuela, eta Andyk pentsatzen zuen Jean-Michelen ideia freskoak behar zituela. Jean-Micheli esker, Warholek irudi iraultzailea berreskuratu zuen”.
—Ronnie Cutrone, Warholen estudioko laguntzailea uste askotan

Basquiat guztiz murgilduta zegoen New Yorkeko 1980ko hamarkadako kultur giroan, eta hainbat lankidetza egin zituen, musikariekin, zinemagileekin eta artistekin. Andy Warholek eskarmentu handia zuen mundu horretan eta Basquiaten artista gogokoenetako bat zen. Ospeak eta arrakastak harremanak zaildu zituenean eta Basquiatek bere burua isolatuta ikusi zuenean, Warhol konfiantzazko aholkulari, lagun eta kide izan zuen. Warholek, berriz, Basquiaten energia handia eta sormen eta etorri emankorrak izan zituen inspirazio-iturri.,

Biek lankidetzan sortu zituzten hainbat artelan 1984 eta 1985 artean, eta horietan bereizgarri zituzten estiloak jaso zituzten, serigrafietan eta pinturan. Artista handien arteko elkarlan hori berritzailea bezain emankorra izan zen: bien artean egindako lanak Basquiaten lan guztien hamarren bat dira.