Crazy Letters

Artista: Elssie Ansareo
Teknika: Pintura eta eskultura
Ikastetxea: Las Viñas LHI
Maila: 6
Arloak eta arloari lotutako gaiak: Ingelesa eta Literatura
Irakaslea: Inmaculada López

Helburua:

Ingelesaren erabilera sustatzea, jolasaren bidez, modu praktiko eta sortzailean.

Materialak:

Papera, arkatza, tenperak, pintzelak eta oihala.

Proiektua:

  1. Errimak eta hizkuntza-joko tradizionaletatik abiatuta, beren buruei buruzko poema bat idatzi zuten, ingelesez, ikasleek.
  2. Proposatu zitzaien tipografia bat asmatzeko, poema idazteko. Hainbat letra mota aztertu zituzten, karteletan eta kale-iragarkietan aurkitutakoak.
  3. Mezu bat adierazteko koloreak eta formak nola erabil daitezkeen aztertu zuten, baita olerkiaren mezuari ekar ziezaioketena ere.
  4. Tipografia bat diseinatu zuten: "crazy letters" edo "letra eroak", begiak, hankak edo isatsak dituzten grafia dibertigarriak.
  5. Letra dibertigarri eroez idatzi zuten asmatutako poesia.
  6. Talde-poema tamaina handiko oihal baten gainean margotu zuten, pankarta modura.
  7. Pankarta handia margotzean, matematikari eta geometriari lotutako kontuak ere landu zituzten.