Animaliak eta landareak marrazten
Proiektua:
- Animalien eta landareen izenak bilatu behar dituzte hiztegian edota entziklopedian, baita haien irudiak ere kontsultatu liburuetan eta Interneten.
- 3 ariketa proposatu, bildutako informazioari buruz idatz eta marraz dezaten.
- Lehendabizi animalien izenak eta siluetak eguneroko objektuekin marraztu.
- Horretarako gelako edozein objektu edo altzari (mahaiak, arkatzak, estutxeak…) erabili; horrela plastikarako material bihurtzen dira eta marrazteko “paper" bihurtzen da gela.
- Jarduera honek eskalan pentsatzea, espazioa antolatzea dakar berekin; proportzioak eta ikuspegia aintzat hartzea.
- Zenbaitetan, altuera jakin batetik begiratu behar zaie zoruan edo mahai baten gainean zabaldutako objektuak “irakurtzeko”.
- Marrazkiei argazkiak atera, enkoadraketa, ikuspegia... kontuan hartuz.
- Bigarren idazmen-ariketa batean, ikasle bakoitzak hiru dimentsioko letra bat fabrikatu behar du hainbat kartoi mehe orekan jarri eta zeloz erantsiz.
- Bakarkako lana bateratu gero, letrak batuz hitzak sortzeko.
- Idazteko modu berri horri argazkiak atera.
- Gero, ikasle bakoitzak EVA kartoi mehean ebakiko ditu tokiko hainbat zuhaitz-moten hostoak.
- Hostoak baso kolektibo batean bildu.
- Euren gorputzak ere sorkuntzarako material bihurtuko dira: zuhaitz ibiltari baten enborra izan daitezke edo lurrean etzanda marrazki baten zati bihur daitezke, airetiko ikuspegi batetik bakarrik uler daitekeena.
- Ekintzen argazkiak atera