Donna De Salvo

Donna De Salvo, Andy Warhol Retrospective. Londres: Tate, 2001, 50–51 or.

“Garai horretan pertsona ezagunen koadroak egiteagatik eta eduki probokatzailea eta erreferentziaz betetakoa arrakasta handiz ustiatu izanagatik ezaguna zen artista baten ibilbidean, Itzalak lana anomalia ematen zuen. Adierazpen existentzial gisa, guztia eta ezer ere ez gisa, galkorra den zerbait gisa, aldakorra eta benetako itzalak bezain ukiezin gisa azaldu dira Itzalak. Margotzea beraren inguruko gogoeta gisa ere definitu da lana. Baina, beti, bere azken aldiko lantzat jo da, Rorscharchs, Kamuflajea (Camouflage) eta Oxidazioa (Oxidation) sailetako koadroekin batera. Koadro horietan baliatutako estrategia bisual bakoitza hamazazpi urte lehenago erabilitakoen berdina da. Aurretik egindako serigrafiekin gertatzen den bezala, begiratu batean mihise guztiek berdinak badirudite ere —uste hori, gainera, itzalaren irudiaren errepikapenak indartzen du—, ez dira berdinak. Gure begirada mihise batetik bestera mugitzen da modu instintiboan, informazio gehiago bilatuz.

Diferentzia moparekin eta sarearekin egindako trazuaren irmotasunean eta kolorean dago. Kolore-konbinazioek eta aldatzen doan itzalaren arkuak eremu liluragarria eta hipnotikoa sortzen laguntzen dute. Edertasun iragankor hutseko sentsazioa sorrarazten du lanak”.

Julian Schnabel, “Shadow Paintings”, Andy Warhol: Shadow Paintings, erak. kat., New York: Gagosian Gallery, 1989.

“Serigrafiatzeko sarea brotxa osagarri gisa erabili zuen modua bere jokabidearen ezaugarri da. Eta interpretaziorik gabe, azalpenik gabe, aukeratzeko eta jarduteko hartu zuen erabakia sentimenduaren erabateko ukapena izan zen. Pintore bakarra izan da keinu eta autoukapeneko erradikaltasun-maila horretara heltzen… Koadro hauek gure gainera eralkitzen dira bizitzaren mugaren itzala bezala. Koadro horiek Andy Warholen ukitua dira, bere distantzia… Koadro horietan asko dago, Andyren koadroen irudi guztiek koadro hauen argia eta itzala zeharkatzen dute, eta izaera existentzialaren ikuspegi honetan berresten eta aditzera ematen dira”.