Mundua kometa batetik begiratuta
Artista: Naia del Castillo
Teknika: Pintura, argazkilaritza eta arte-ekintza
Ikastetxea: José Orbegozo Gorostidi ikastetxea
Ikasturtea: 2011–12
Arloak eta loturiko gaiak: Ingurunearen Ezaguera
Irakasleak: Lourdes Quintana eta Iñigo Zubeldia
Helburua:
Ikasleei euren gertuko ingurunetik kanpoko esperientziak bizitzeko aukera eman, beste mundu batzuk imajina dezaten, eta gaitasun artistikoetan konfiantza hartu.
Materialak:
Biltzeko papera, tenperak, pintzelak, argizarizko pinturak, argazki-kamera, inprimagailua, guraizeak, zetazko papera, paper begetala, soka, brotxeta moduko txotxak eta kometa-txirrikak.
Proiektua:
- Munduko paisaien argazkiek eta La gran final pelikulak erabil ditzakezue leku urrunetako inguruneak eta bizimoduak ezagutzeko, esate baterako, Amazoniakoak edo Mongoliakoak.
- Ikasleei kometa batean hegan dabiltzala imajinatzea proposatu; ikuspegi horretatik behatuko lituzketen paisaiak tenperaz paper gainean margotu behar dituzte.
- Gainera, aurpegiko pinturarekin, paisaiaren zati bat margotuko diote ikasleek, batak besteari, aurpegian.
- Pintatutako paisaiaren aurrean jarri behar dira; kamuflatu egingo dira, paisaiarekin “bat egin”.
- Ikasle bakoitzari argazki bana atera bere artelana atzean duela.
- Argazkia 30 x 30 cm-ko paper begetalean inprimatu.
- Inprimatutakoa lau makilatxoren gainean muntatu kometa fabrikatzeko.
- Haria edo soka gehitu eta txirrikari lotu.
- Kometak airean askatu, kalean. Ekintza honen argazkiak atera, nahi izatekotan.