Ikastetxearen izena

Artista: Manu Muniategiandikoetxea
Teknika: instalazioa eta antzerkia
Ikastetxea: Padre Orbiso HI (Gasteiz)
Maila: 5.a
Tutoreak: Begoña Martínez
Ikasgaiak eta gaiak: Euskara eta Literatura eta historia

Helburua:

Inguruneari begiratzeko ikuspuntu berezia eskaintzea; horretarako eskolaren izenaren inguruko jakin-mina, baita izena ematen dion pertsonaiaren gainekoa, piztu zuten, eta, prozesu horretan aurkitutakoa irudikatzeko hainbat modu estetiko eta sortzaile ikasi zituzten.

Materialak:

150 x 150 cm inguruko hiru kartoi zati, akuarelak, pintzelak, brotxak, arkatzak, errotulkiak, artaziak, panpina zaharrak, paperezko pasta eta makilatxoak.

Proiektua:

  1. Ikasleek sarean eta liburutegian pertsonaia historiko baten informazioa bilatu zuten: aita Orbisorena, ikastetxeari izena ematen diona.
  2. Gordetako datu gutxi zeudenez, garai hartako bizimodua eta ingurua imajinatzea proposatu zitzaien ikasleei.
  3. Ikastetxeko sarrerako apaizaren eskultura oinetik jaitsi zuten, gertutik begiratzeko eta haren irudia egiteko.
  4. Eskultura marraztean honakoak ikasi zituzten: zer-nolako proportzioak gorde behar diren estatua bat egitean, hainbat ikuspuntutik begiratzera eta bizitik margotzera.
  5. Marrazkiak maskarak bihurtu zituzten eta horrela aita Orbiso hezurmamitu zuten.
  6. Apaizaren bizitzako beste pertsonaia batzuk asmatu zituzten
  7. Txotxongiloak egin zituzten pertsonaia horiek irudikatzeko eta haien bizitza eta istorioak kontatzeko.
  8. Txotxongiloak egiteko, matxe-papera eta ikasleek eramandako panpina zaharren zatiak erabili zituzten.
  9. Tenperaz margotu zituzten txotxongiloak eta makilatxo batera lotu zituzten, handik eusteko eta mugitzeko.
  10. Antzezlana hartzeko eszenografia egiteko kartoi handi bat erabili zuten.
  11. Kartoiaren gainean, paisaiak eta barruko gelak marraztu zituzten, hainbat eszenen atzealde izan zitezen.
  12. Louis Bourgeois-en Gelak abiapuntutzat hartuta, agertokian hainbat objektu eta koadro jarri zituzten, ikusleei kontakizuna azaltzeko eta beste aro eta toki batera lekualdatzeko.