“Dibertsio erraz-etereoa multzoko pinturek geruza asko dituzte. Beti gustatu zait, kulturaren edo begiratzen duen gizartearen arabera alda daitekeen arte-mota sortzea. Pintura hauek begiratzen ditudanean eta euren erreferentzia historikoez jabetzen naizenean, une batez, iruditzen zait ego osoa haien esanahiaren alde desagertzen dela”
Serie honetan, behatzailearen isla desitxuratzen duten koloretako ispiluen bitartez, artistak animalien silueta batzuk sortu zituen. Objektu erakargarriak dira. Obren euskarri minimalista gisa agertu ziren ispiluak Koonsen lehen lanetan; hemen, garaikidetasun barroko baten kolore bakarreko isla dira. Ispiluekin egindako artelan horiekin batera, Koonsek Dibertsio erraza saileko lehen hiru pinturak egin zituen, Ebakina (Cut-Out), Ilea (Hair) eta Loopy. Liburuxka, iragarki, aldizkari eta argazki pertsonaletatik moztutako irudiak erabiliz egin zituen, collage fotoerrealisten itxura hartzen dute. John Baldessari, James Rosenquist, Jackson Pollock eta beste artista batzuen lanen erreferentzia argiak ikus daitezke. 1999an Sonnabend Galerian lehen aldiz aurkeztu zituen hiru pintura horiek, eta ondoren, Dibertsio erraz-etereoa seriekoak egin zituen. Azken lan horietako sortze-prozesua konplexuagoa da: irudien geruzak programa informatikoen bitartez lantzen dira eta laguntzaileek mihisera eramaten dituzte, eskuz eta kontu handiz.