Familia-erretratuak

Eleonor y Giles Robertson, Edimburgo 1987 | Guggenheim Bilbao Museoa

1980ko hamarkadaren hasieran, Düsseldorfeko Ingo Hartmann psikoanalistarekin elkarlanean aritu zen Struth, hark pazienteen familia-erretratuak erabiltzen baitzituen beren terapietan. Lankidetza-proiektu horretan, hirurogei bat familia-erretratu aukeratu zituzten bien artean; Struthek, gero, handiagotu egin zituen eta zuri-beltzeko irudien multzo bateratu bat sortu zuen. Ikerketa bisualeko proiektu hori Struthek 1980ko hamarkadaren erdialdean sortu zuen familia-erretratuen multzoaren oinarrian dago; Edinburgon eta Yamaguchin egindako egonaldi luzeetan anfitrioiei eskerrak emateko modu gisa sortu zuen lan-multzo hori.

Struth-en erretratuak ez dira inolaz ere bat-bateko argazkiak, modeloak kameraren presentziara ohitzen diren saio formalen ondorio baizik. Irudiotatik hainbat interpretazio ondorioztatu daitezke; familiaren gizarte-testuingurua nahiz familia-kideen arteko antzekotasunak azpimarratzen dira. Erretratatuetako bakoitza gizabanako soil gisa ez ezik familia-egitura baten barruko osagai gisa ere irudikatzea lortu zuen Struth-ek.