Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.

FOUR HANDS

Apal baten gainean muntatutako lau pantaila txiki lauek mugimenduan dauden lau esku-pare erakusten dituzte. Argi-maila baxuak detektatzen dituen zuri-beltzezko kamera batekin grabatutako lan honetan, haur baten, adin ertaineko gizon eta emakume baten, eta adineko andre baten eskuak ageri dira, geldo eta berariaz, aurretik zehazturiko keinu batzuk osatzen. Keinuak ezagunak eta arrotzak suertatzen dira aldi berean, eta iturri desberdinen eragina jaso dute:mudra budistetatik hasi eta XVII. mendeko Ingalaterrako kirologiako ilustrazioetara arte. Hiru belaunaldi desberdinetako —semea, gurasoak eta amona— eskuen mugimendu sinbolikoek denbora-lerro bat marrazten dute, unean bertan pertsonek burutzen dituzten ekintza paraleloak barne hartuz, giza-bizitzako garai desberdinei dagozkien mugimendu zabalagoekin batera.