ARTIKULATUTAKO GORDELEKUA, 1986

Louise Bourgeoisentzako Artikulatutako gordelekua (Articulated Lair, 1986) lehen Gela zen, izen hau 1991. urtera arte erabili ez bazuen ere. Ondoren egindako beste Gela batzuetan ez bezala, Artikulatutako gordelekua lanean bi ate zeuden, bisitariak sar eta irten zitezen. “Gordeleku” bat animalia batentzako ezkutalekua eta ohantzea da, baita babeserako leku bat ere. Metalezko hainbat panelek neurri aldakorreko zirkulu itxurako espazioa sorrarazten dute. Erdian, aulki beltz bat dago, bakar-bakarrik, eta inguruan, sabaitik zintzilik, gomazko objektu beltzak.

Kanpoaldetik, lana osatzen duten panelen arteko zuloetatik, barrualdea ikuskatu dezake bisitariak, hainbat ikuspegitik. Artikulatutako gordelekuak voyeurismo zantzu hori izan arren, babesleku izan zedin sortu zuen Bourgeoisek: “Gordelekua babesleku bat da, aterpea behar dugunean sartzen gara bertara. Gainera, atzealdean ihesbide bat dago; hala ez balitz, ez litzateke gordeleku bat izango, tranpa bat baizik”. Erakusketa honetan, Gela honetara baino ezin daiteke sar bisitaria; hala ere, segurtasun eta artapen kontuengatik, artelaneko ate bat itxita dago.