Jatorria eta etorkizuna

203. aretoa

ZINEMA GUNEA

Gune honetan begiztan ematen dira bi film labur; guztiak ere zinemagile gazteek sortu dituzte.

Afrikako kulturaren alderdi asko globalak dira. Beyoncé eta Katy Perry pop izarren YouTube bideoek beste inon bezain beste klik izaten dituzte. Aldi berean, kontinentearen historian sakon errotuta dago Afrikako kultura, eta sortzaile askok sustrai horiek haintzat hartzen dituzte, munduko globalizazioari erantzuteko. Frantziar- -kongotar Taali M abeslariaren webgunea, adibidez, antzinako Afrikako erreinu baterako gonbidapentzat har liteke, webgunearen arte-zuzendari Pierre-Christophe Gam-en arabera.

Mende luzetako kolonizazioak eragin handia du Afrikako kulturan. Horren adibide bikaina da Afrikako (Afrika mendebaldeko) ikur bihurtutako oihal mota bat, beste batzuen artean, ankara izenez ezaguna dena. XIX. mende erdialdera Herbehereetako eta Ingalaterrako konpainia batzuek Indonesiako batik ehunen ekoizpena industrializatu zuten, eta Vlisco konpainia merkatu-buru bihurtu zen (gaur egun ere bada). Ez dago argi oihal horiek nola iritsi ziren Afrikara, baina inprimatu koloretsu horiek entzute handia izan zuten, eta ez ziren inoiz xede zen Herbeheeratako merkatura heldu. Gaur egungo diseinatzaile askok ehun hori erabiltzen dute, eta, aldi berean, ahots kritiko askok zalantzan jartzen dute kolonizatzaileen produktu hori onartzearen eta erabiltzearen egokitasuna.