Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.

LILIKOPTEROA, 2012

Lilicopteroa urre koloreko helikoptero bat da, milaka Swarovski beira-alez apaindua. Bere kabinaren kanpoaldea ostruka lumen geruza nabarmen eta koloretsuez estalita dago. Ahoarena egiten duen irekidura txiki batek, lumarik gabe, egurrezko barnealde bikaina uzten du agerian, urre koloreko edergarriekin eta Maria Antonietaren inizialekin letrekin bordatutako tapizeriarekin. Lan hau Antzinako Erregimenaren azken aldiko errege-erreginen estetikaz zipriztinduta dago: aberatsa, glamourrez betea eta ausarta da, eta animalia bilakatu den makinaren metamorfosia iradokitzen du, alegia, gizakiari hegan egiteko desioa sorrarazi zion jatorrira eta inspiraziora itzultzen gaitu.