Lantegiak

1949 eta 1964 artean nazioarteko aitorpena jaso zuen Braquek, ordurako zahartuta eta gaixorik zegoela. Hala ere, gai klasiko baten inguruko sail berri bati ekin zion Varengevilleko tailerrean: artisten lantegiei buruzkoa. Leku goxo eta itxi horiek margolariaren barrualdea adierazten dute, eta objektuak, benetakoak zein metaforikoak, ordura arte Braquek sortutako unibertsoaren adierazgarri dira eta azken gai bat bere obrara iristear dagoela erakusten dute: txorien gaia lantzen hasi zen Braque 1955ean Louvre Museoko areto etruskoaren sabaia dekoratzeko enkargua jaso zuenean. Txori urdin handiak margotu zituen bertan. Sail honetako pinturek adierazten dute gai enblematiko eta arketipiko honek garrantzi handia izan zuela Braqueren azken obran, baina, halaber, amaiera arte berritasunari zabalik egon zen artistaren bizitasuna uzten dute agerian. Hasiera batean figura eta materia oinarri hartuta landu arren, txoriak gero eta abstraktuago bilakatu ziren.