Marrazkia, gorputza, hiria

ZAMAKOLA-JUAN DELMAS

Loturiko gai edo curriculum arloa: Natura Zientziak eta Giza Zientziak

Bilboko Zamakola - Juan Delmas ikastetxeko 4. mailako 24 ikasle

Irakaslea: Agurtzane Iturriaga

Artista: Manu Muniategiandikoetxea

Hizkuntza: euskara

Proiektuaren gai nagusia ikasturteko curriculumaren zati bat izan zen: giza gorputzaren sistemak. Artea ezagutzeko eta ikasteko bide bezala erabili zen. Gai paralelo bat kontuan hartu zen, gizakiarekin berarekin lotuta eta ukiezina dena: pentsamenduekin eta emozioekin zerikusia duena. Hirugarrenik, horrekin guztiarekin lotuta, hiria hautatu zuten, kasu honetan zehazki Bilboko Abusu auzoa. Modu horretan, gaikako parametroek gorputzetik ingurunera, organoetatik hirira, artea eta artistak biltzen zituzten.

Lehenik eta behin, giza gorputza Bilboko hiriko planoekin alderatu zuten. Metroaren, trenaren, itsasadarraren eta nabigazioaren ibilbideak, 1983ko uholdea, auzoaren fisonomiaren aldaketa,… hiriaren gainean egindako marrazki kolektiboetan laburbildu ziren. Marrazki ezberdinak collage handi batean bildu ziren, bihotz batetik ateratako zainen eta arterien antzera elkarren artean konektatzen zituzten bilbeekin. Giza gorputza eta organoak hiriaren eta bertan bizi den gizartearen simil bezala erabili ziren. Ondoren, marrazkia hiru dimentsioko mapa bihurtu zen, paper eta lokatz orezko irudiak sartuaz eta zainei eta arteriei bolumena emanez.

Lan egiteko modu horren bitartez, besteenganako errespetua, enpatia, lankidetza, talde-lana, egiletza komuna eta taldeko sentimendua azpimarratu ziren guztiena zen proiektuan. Norberaren sentimenduak adieraztearen eta besteenak kontuan hartzearen garrantzia azpimarratzen zen nagusiki.

PROIEKTUEN BILATZAILEA