12 artazi luze da!

Artista: Maider López
Teknika: Argazkia, collagea eta ekintza artistikoa
Ikastetxea: Arrateko Andra Mari LHI
Maila: 3 eta 4
Arloak eta arloari lotutako gaiak: Matematikak
Irakasleak: Miren Zabaleta eta Maite Rescalbo

Helburua:

Modu berriak bilatzea neurtzeko eta neurriak adierazteko.

Materialak:

Guraizeak, kartoi mehea, argazki-kamera eta aurkitutako objektuak.

Proiektua:

  1. Sistema metriko hamartarra—Matematikako curriculumaren zatietako bat—, iturri agortezina izan zen jolas-jarduera sortzaileak egiteko.
  2. Objektu handiak neurtu zituzten, esaterako, mahaiak edo ateak, eta alderatu egin zituzten gelan aurkitutako objektu txikiagoekin, adibidez, arkatzekin edo zapatekin.
  3. Gelako ume bat “objektuen bidez” neurtu zuten: Mohamed 15 kola-barra luze da, edo 12 guraize, edo 6 bota…
  4. Instalazio bat sortu zuten, umea neurri bereko askotariko elementuekin alderatzen dituena, objektuak eta pertsonak artikulatuz.
  5. Instalazioaren argazki bat egin zuten.
  6. Kartoi mehez egindako letrak erabiliz, instalazioko zenbait objekturen inbentarioa idatzi zuten.