Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.

Natura hilak, barrualdeak eta figurak

Hogeita hamarreko hamarkadan inspirazio-iturri desberdinetatik edan zuen Braquek, eta, horrenbestez, aro honetako natura hilak gero eta dekoratiboagoak bilakatu ziren, formak, koloreak eta argia ezin hobeto integratuz. Konposizioetan arabesko landuak ageri dira eta forma organikoak estilizazio dekoratiboarekin konbinatzen dituzte. Barrualde bati lotutako saileko figurak, Emakumea paletarekin (1936) edo Bikotea(1937) obrak kasu, apaingarriz gainezka daude, eta silueta beltz eta despertsonalizatuak irudikatzen dituzte, pitxer greziarretako figura beltzak oinarri dituztenak. Poesiaren eta musikaren musak irudikatzen dituzte, Braqueren unibertso espirituala osatzen dutenak, eta aparteko sentsibilitatea adierazten dute.