Naturari begira
BUENOS AIRES
Loturiko gai edo curriculum arloa: Natura Zientziak
Gallartako Buenos Aires ikastetxeko 1. mailako 18 ikasle
Irakaslea: Ainhoa Sergio
Artistak: Jorge Rubio eta Manu Uranga
Hizkuntza: euskara
Artea eta Natura Zientziak uztartzeak ikasgai hau berraurkitzeko aukera eman zuen, edukiei beste ikuspegi ikuspegi fresko eta dibertigarrietatik begiratuz. Tailer hauen asmoa zen paisaiari, naturari eta animalien munduari nahiz ikasgelako espazioari buruzko gaiak aztertzea ikuspegi orijinaletatik, inguratzen gaituena hobeto ulertzearren. Nolakoa da liztor bat? Zer-nolako koloreak ditu paisaiak? Zerk egiten du landare bat landare? Zer gertatzen da gure gela goitik behera aldatzen badugu? Praktika ezberdinak jolas eran aurkeztu ziren, eta lehen mailako taldeak ikaskuntzan modu ludikoan aurrera egin ahal izateko moduan sortu ziren.
Animalien eta landareen bizitzari eta haien habitatei buruzko ikuspegi berriak bilatu ziren. Paisaien horma-irudi handiak egin ziren eta haietan bizi den faunaren ilustrazioak adierazpen-aukerak irekitzeko balio izan zuen. Bestalde, ikasgelaren espazioari buruzko gogoeta batek jolas sortzaileak ekarri zituen berekin; hau da, altzariak mugitzea, dena lekuz aldatzea, mahaien hanken artean katamarka ibiltzea, objektuak ezkutatzea eta marrazkiak buruz egitea. Horrela, klaseko habitata eta ikasleak, mutazioan zegoen ekosistema horretako biztanleak, protagonista bilakatu ziren.