Neska soka-saltoan

“Pablok lurra ukitzen ez zuen eskultura bat egitea zuen amets. Neska bat soka-saltoan ikustean, arazoaren irtenbidea aurkitu zuen. Vallaurisko burdinola batean oinarri laukizuzen bat eginarazi zuen, eta oinarri hartatik metro bateko altueraraino altxatzen zen burdinazko hodi kurbatu bat ateratzen zen, lurra ukitzen ari den soka baten forma zuena. Neska sokaren mutur banatan bermatuta dago”.