Obiparoak
HelburuaK:
Gai bati buruz informazioa bilatzea eta horretarako hainbat teknika, tresna eta material aztertzea, eta, amaitzeko, ateratako ondorioak plastikoki kontatzera ikaslea animatzea.
Materialak:
Guraizeak, kola, brotxak, egunkarietako paperak, barrako tenpera, igeltsuzko bendak, ura, poliespan-bolak, kola-pistola, lumak eta makiltxoak.
Proiektua:
- Proiektua animalia obiparoen ugalketatik abiatzen da. Animalia horien artean hegaztiak, arrainak, intsektuak eta narrasti batzuk daude.
- Obiparo hauek guztiak ordezkatzen dituen arrautza erraldoi baten formako eskultura kolektibo bat fabrikatzea erabaki.
- Forma obalatua ematea ahalbidetzen duen uztai bat hartu zuten oinarri gisa.
- Uztaia egunkari-paper zimurtuz bete eta karrozari-zintaz lotu zuten.
- Bere azaleran urez moteldutako kolan bustitako egunkari-paper tirak ipini zituzten.
- Trinkotasun handiagoa emateko, igeltsuzko benda bustiak ipini zituzten.
- Arrautza, lehortu eta gogortu ondoren, apaindu zuten.
- Arrautza handiaren inguruan barrako tenperarekin margotutako poliespan-bolak, koloretako lumak eta makiltxoak itsastsi.