Papiers collés

Kubismoaren garapenean, zenbait artelan bereziki aipatzekoak dira. Papier collés edo itsatsitako paperak Braquek 1912 eta 1914 bitartean, ustekabeko norabide aldaketa eginez, landutako berrogeita hamar pieza inguru dira. Horietan lehena 1912ko irailean sortu zuen Braquek Sorguesen, Avignon inguruko herrixka batean; aurrez, uda igaro zuen bertan Picassorekin. Itsatsitako paperek izaera berria eman zioten bere Kubismoari. Koloreak nagusitzen hasi ziren bere obretan, aurretik landutako materialak erabiliz, hala nola, margotutako papera eta egunkari-zatiak, eta Kubismo Sintetikoranzko joera markatu zuen.