IGAROBIDE ARRISKUTSUA

Igarobide arriskutsua

Igarobide arriskutsua (Passage Dangereux, 1997) lanean, Bourgeoisek aurkitutako objektuak eta berak egindako eskulturak elkartu zituen, neska gazte batek helduarorako bidean igarotzen dituen aldien kontakizuna eraikitzeko. Hainbat eszena azaltzen zaizkigu bata bestearen ondoren, film batean moduan: lehenengo igeltsuzko bular bat; ondoren haurtxoentzako aulkiak, eskola-mahai bat eta zabu bat, haurtzaroa oroitarazten digutenak; ostean, plastikozko esferetan gordetako animalien hezurrak daude, bizitzaren eta heriotzaren zikloa, ama lurra eta bizitzaren iragankortasuna gogora ekartzen dizkigutenak; aulki elektriko bat ere badago, errua eta zigorra aditzera emateko. Horrez gain, altzairuzko armiarma bat, beirazko esferak eta ispiluak daude, ohiko motiboak artistaren ibilbidean, baina Gela honetan gomazko objektu beltz bat ere badago, orratzez zulotua. Orratzek eta hariek Bourgeoisen sendiaren tapizen tailerrari, eta artistaren amari, aipamen egiten diote. Bestalde, eskegitako aulkiak artistaren aitaren ikur dira; izan ere, aitak aulki sorta bat zuen ganbaran, habeetatik zintzilik. Azken gunean bikote bat dago larrua jotzen eta sexuari beldurra irudikatzen du; Bourgeoisek beldur hori heriotzarekin alderatu zuen.

,