PINTURA IBILTARIAK

PÍO BAROJA, Bilbo

Gai-arloa: Balio Sozialak eta Zibikoak

12 ikasle, 3. mailakoak

Irakaslea: Leire Urkidi

Artista: Zaloa Ipiña

Hizkuntza: euskara

Pío Baroja ikastetxean “pintura ibiltari” bihurtu ziren ikasleak. Eurek margotutako buzo koloretsuez jantzita, parkeetatik ibili ziren kokalekuen bila beren gorputzekin muralak sortzeko.

Hainbat jarreratan eta konbinazio desberdinetan sortutako konposizioak argazkitan jaso zituzten. Elkarlanean egindako sormen handiko jolas horiek harreman berriak eta interakzio aberasgarriak sortu zituzten ikasleen artean. Horrela, Zaloa Ipiña artistak planteatutako gorputzaren eta talde-lanaren inguruko hausnarketa bat garatu zuten.

Bestalde, "hilotz atseginaren” teknika erabilita, guztien artean mural bat margotu zuten, aurreko ikaskideak utzitako lerroei eta koloreei jarraituz, horrela lortu nahi baitzen, urrunetik begiratzean obra bere osotasunean ulertzea, ez, ordea, zati independenteak osatua balitz bezala.

“Helburu edo erronka nagusia elkar egokitzen ikastea izan zen, gure kideen nahiak onartuta, lana partekatuta eta talde bat sortuta”, laburbildu du Ipiñak.

PROIEKTUEN BILATZAILEA