“Poiretek jantzitako caipiratxo” bat
Parisen bizi zen artista brasildarra izanik, Tarsilak hainbat estereotipori aurre egin behar izan zien gizonek menderatutako arte-sistema eurozentriko hartan jardun ahal izateko. Haren gorpuzkera eta janzkera ez ziren inoiz oharkabean pasatzen. Kritikak “freskotasun exotikoa” eta “emakumeen berezko fintasuna” espero zituen Tarsilarengandik eta haren pinturarengandik, artistaren Parisko lehen erakusketen harira Frantziako prentsan argitaratu ziren aipamenetan irakur daitekeenez.
Tarsilak bere itxura fisikoa baliatu zuen Brasilgo emakume artista modernoaren pertsonaia —ordura arte ezezaguna— eraikitzeko, eta ezarritako kanonak irauli zituen bere autorretratuetan.
“Poiretek jantzitako caipiratxo” hura (Oswald de Andradek eskaini zizkion bertsoek dioten gisa), “Brasil sakonaren” bozeramaile bihurtu zen, Parisko gustuekin sintonia ezin hobean beti ere, baina benetako abangoardiako artista zela erakusten omen zuen nabarmenkeria-kutsua galdu gabe.